Quimperko Arte Ederren Museoa
Quimperko Arte Ederren Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Defense and Security zone of France | Western defense and security zone |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | ![]() |
Barruti | Quimpereko barrutia |
Frantziako udalerri | Quimper |
Koordenatuak | 48°00′N 4°06′W / 48°N 4.1°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1864 |
Zuzendaria | Guillaume Ambroise (en) ![]() |
Arkitektura | |
Bisitariak urtean | 67.047 |
Kontaktua | |
Telefonoa | tel:+33-2-98-95-45-20 |
Webgune ofiziala | |
Quimperko Arte Ederren Museoa (frantsesez: Musée des beaux-arts de Quimper) Bretainiako Quimper hirian dagoen arte museoa nagusia da. Frantzia mendebaldeko arte museo garrantzitsuenetako bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jean-Marie de Silguy (1785-1864) jaunak bere ondarea utzi zion Quimperreko hiriari, museo bat eraikitzeko baldintzapean. Ondare honek 1.200 margolan eta 2.000 marrazki zituen. Udaletxeak Quimperko katedralaren aurrean zituen lurrak utzi zituen horretarako. Joseph Bigot arkitektoak diseinatu zuen eta 1867 eta 1872 artean eraiki zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako margolaritzaren erakusketa aberatsa dauka, baina Herbehereetako eta Italiako artista ugariren lanak ere badaude ikusgai. Margolanik zaharrenak XIV mendekoak dira baina XXI mendekoak ere aurkitzen dira.
Bilduma nagusiak:
- Frantziako eskola: XVII eta XVIII mendeak.
- Iparraldeko eskola (Flandria eta Holanda): XVI eta XVII mendeak.
- Italiako eskola.
- XIX mendeko margolaritza.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Giambattista Pittoni, La Nativité (1730-35 inguruan).
-
Cornelis Cornelisz van Haarlem, La première Famille (1582-1592 inguruan).
-
Émile Schuffenecker, Côte rocheuse en Bretagne (1886).
-
Georges Lacombe, La Forêt au sol rouge (1891).
-
Max Jacob, L'Odet devant la préfecture.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Webgune ofiziala