Edukira joan

Quincy Hall

Wikipedia, Entziklopedia askea
Quincy Hall

(2023)
Bizitza
JaiotzaKansas City1998ko uztailaren 31 (26 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakabiadura-lasterkaria

IAAF: 14597236 Edit the value on Wikidata

Quincy Hall (Kansas City, 1998ko uztailaren 31) estatubatuar atleta da, 400 m eta 400 m hesietan aritzen dena[1]. 2024ko Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen 400 metroko lasterketan.[2]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raytown South eskolan atletismoaz gain amerikar futbolean eta borroka kiroletan aritu zen[3]. 2016an Missouri estatuko txapelduna izan zen 400 metrotan, eskola mailako estatuko errekorra ezarriz[4]. 2017ko 20 urtez azpiko Panamerikar txapelketa irabazi zuen 400 metro hesietan. Hego Carolinako ikasle zela 2019an NACAC txapelketa irabazi zuen.

Maila absolutuan 2022ko NACAC txapelketan urrezko bi domina eskuratu zituen errelebotako probatan eta 2023an Munduko txapelketan 4x400 m proban txapeldun izan zen eta bakarkako 400 metrotan brontzezko domina lortu zuen.

2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan 400 metrotako proba irabazi zuen.[2]

Nazioarteko emaitzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris  Frantzia 1. postua, urrezko domina 400 m
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2023 Budapest  Hungaria 1. postua, urrezko domina 4x400 m erreleboak
2023 Budapest  Hungaria 3. postua, brontzezko domina 400 m
NACAC Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Freeport  Bahamak {gold1}} 4x400 m erreleboak
2022 Freeport  Bahamak {gold1}} 4x400 m errelebo mistoak
  • 400 m: 43.40 (Paris, 2024)
  • 400 metro hesiak: 48.10 (Eugene, 2022)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Quincy HALL | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  2. a b (Ingelesez) Athletic, The. (2024-08-09). «Everything that happened on Day 12 of the 2024 Paris Olympics» The Athletic (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  3. (Ingelesez) «Quincy Hall» University of South Carolina Athletics 2018-09-25 (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
  4. (Ingelesez) «Quincy Hall» Athletic.net (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]