Rønne

Koordenatuak: 55°06′N 14°42′E / 55.1°N 14.7°E / 55.1; 14.7
Wikipedia, Entziklopedia askea
Rønne
Rønne
hiria
Rønneko kaia Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Danimarka
EskualdeaDanimarkako Hiriburu Eskualdea
Izen ofizialaRønne
Jatorrizko izenaRønne
Posta kodea3700
Geografia
Koordenatuak55°06′N 14°42′E / 55.1°N 14.7°E / 55.1; 14.7
Map
Azalera588,53 km²
Altuera15 m
Demografia
Biztanleria13.737 (2018)
−306 (2006)
Informazio gehigarria
Sorrera1327
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakSan Marino, Carrara, Høyanger eta Neustadt in Holstein
Hizkuntza ofizialadaniera
http://www.roenne.ws/ www.roenne.ws

Rønne Danimarkako Bornholm uharteko hiriburua da. Uhartearen mendebaldean dago eta Danimark, Suedia zein Alemaniako bisitariak erakartzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rønne 1000. urte inguruan sorturiko arrantzale herrixka izan zen. 1275ean San Nikolas eliza eraiki zen eta Itsaso Baltikoan daukan posizio estrategikoari esker berehala bihurtu zen merkatal herria udaletxe eta epaitegia ere bazituelarik. XIV menderako Danimarkako erregeak, Lundeko apezpikuak eta alemaniar printzeek maiz borrokatu zuten uhartea eskuratzeko, eta Hansa ligako partaide garrantzitsua zen Lübeckek ere bonkabaktu zuen XV mendean Bornholm.

Danimarkako koroak Hansa Ligarekin zituen zorrak kitatzeko 1525ean Lübecki saldu behar izan zion Bornholm, hala ere 1576an Rønnetarrak matxinatu eta berriro Danimarkan sartzea lortu zuten.

XVII mendea gogorra izan zen eta arrantza jarduera nabarmen jeitsi zen. 1619 eta 1655ean izurriteak izan zituen eta 1658an Suediak Danimarkarekiko gerra irabazi eta uhartea eskuratu zuen. Urtebete ere bete ez zela biztanleria suediarrei oldartu eta berriz ere Danimarkara itzuli ziren.

Bigarren Mundu Gerran aire-armada sovietarrak uhartea bonbakatu zuen bertan errenditu gabe jarraitzen zuten nazien kontra eta Rønneko etxe gehienak kaltetuak izan ziren.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Nikolas eliza: Lehenengo eliza 1275ean eraiki zen. Hala ere hainbat berriztatze lan egin dira, garrantzitsuenak XX mende hasieran.
  • Bornholm museoa: Uhartearen historia azaltzen duen museoa.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]