Raúl Soldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raúl Soldi

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1905eko martxoaren 27a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires1994ko apirilaren 21a (89 urte)
Hobiratze lekuaCementerio Memorial (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
KidetzaNational Academy of Fine Arts (Argentina) (en) Itzuli

soldi.com.ar
IMDB: nm0812852 Find a Grave: 7203965 Edit the value on Wikidata

Raúl Soldi (Buenos Aires, 1905eko martxoaren 27a - ibidem, 1994ko apirilaren 21a) argentinar margolaria izan zen, Argentinako espresionismoaren ordezkari nagusietako bat.

Buenos Airesko Arte Ederretako Akademia Nazionalean egin zituen ikasketak, eta Europan, Milango Brera Akademian sakondu zituen. 1932an itzuli zen Argentinara, eta, urtebete geroago, bakarkako bere lehen erakusketa egin zuen. Garai hartan zinemarako antzeztokiak prestatzen hasi zen lanean. Bere lana Argentinatik kanpo ezagutarazteko, Parisko Nazioarteko Erakusketan parte hartu zuen 1937an, New Yorkeko Nazioarteko Erakusketan 1939an, San Franciscoko erakusketa batean ere bai eta abar. Argentinan, ospe handiko margolari bihurturik, margolaritzako bi sari nagusiak jaso zituen: Areto Nazionaleko Lehen Saria (1948) eta Augusto Palanza Saria, Arte Ederretako Akademia Nazionalaren sari nagusia. Bere lanen artean muralak ditu aipagarrienetakoak. Lehenengoak 1953an egin zituen, Glewko Santa Ana kaperan, eta Santa Fe Galerian. 1958an bere obraren lehenengo atzera begirakoa egin zen, 100 obra baino gehiagorekin, Witcomb Galerian. Urte horretan bertan nazioarteko onespena jaso zuen, Sao Pauloko Bienioan sari bat jasota. Lanik aipagarrienak Colon Antzokiko kupulako freskoak (Buenos Aires, 1966) eta Deikundearen Basilikaren kapera bateko freskoak (Nazaret, 1968) ditu. Bere obra munduko museo onenetan aurki daiteke, hala nola New Yorkeko Arte Modernoko Museoan, Florentzian eta Milanen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]