Edukira joan

Rachel Corrie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rachel Corrie

Bizitza
JaiotzaOlympia1979ko apirilaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaOlympia
HeriotzaRafah2003ko martxoaren 16a (23 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: crush injury (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaThe Evergreen State College (en) Itzuli
Capital High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakeguneroko-idazlea, biografoa, bakearen aldeko aktibista, idazlea eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak

IMDB: nm4133468 Musicbrainz: f3e57e67-f80d-4f3e-a3ee-c568384144cb Find a Grave: 7287705 Edit the value on Wikidata

Rachel Aliene Corrie (Olympia (AEB), 1979ko apirilaren 10aRafah (Gazako zerrenda), 2003ko martxoaren 16a) Nazioarteko Elkartasuneko Mugimenduko kide estatubatuarra zen. Israelgo armadako bulldozer batek azpian hartuta hil zen Gazako zerrendan, etxe palestinar baten aurrean belauniko zegoela, giza ezkutu gisan, armadak etxea ez eraistea galarazteko asmoz.

Rachel Aliene Corrie Olympian jaio zen, AEB-etan, 1979ko apirilaren 10ean.

2003ko martxoaren 16an, Israelgo Defentsa Indarrk (IDF) Gazan burutzen ari zirenaren aurkako protesta batean zehar, Rafah-en, Rachel Corrie Israelgo armadaren Caterpillar D9 bulldozer bat gerarazten saiatu zen, baina hark zapalduta hil zen. Bere heriotzaren xehetasunak ez ziren sekula argitu eta era guztietako bertsioak eman ziren. Israelgo armadak adierazi zuen bulldozerren gidariak ikuspegi mugatua daukatela, baina Nazioarteko Elkartasuneko Mugimenduko lekukoek, berriz, salatu zuten deusek ez zuela oztopatzen gidariaren ikusmena[1].

Israeldar armadaren hitzetan, Corrieren heriotza IDF operazio militar bat burutzen ari zen bitartean gertatu zen; zuhaixkak kimatzen ari zen Rafah-en, Israel eta Egiptoren arteko mugatik gertu, balizko lehergailuen bila eta palestinar terroristek Egiptotik Gazarako legez kanpoko arma kontrabandoa egiteko erabiltzen zituzten tunelak suntsitzeko xedean.

Beste iturriren batek Corrie palestinar militanteek erabiltzen zuten tuneletako bat ezkutatzen zuen hutsik zegoen etxe bat eraisteko burutzen ari ziren operazio militarra geratzeko xedean zebilen.

Amnistia Internazionala palestinar etxebizitzak eraisten ari zirela-eta aurka zebilen bitartean gertatutako Rachel Corrieren heriotza kondenatu zuen eta ikerketa eskatu zuen:

« ... Israeldar armadak 3.000 palestinar etxebizitza baino gehiago eraitsi ditu lurralde okupatuetan, bai nekazalgune, jabego publiko eta pribatu eta baita gune urbano eta landako akuedukto eta elektrizitate infraestrukturak ere. Demolizioetan erabilitako makinariak palestinar zibilak hil ditu, baina ez da sekula ikerketa sakonik egin...[2] »

Corrieren heriotzaren gorabeherak desberdinak izaten jarraitzen dute iturrien arabera. Israeldarren ikerketa militarrak istripu bezala hartu zuten, baina han zeuden testigu batzuk nahita gertatu zela esan zuten.

Gaza lehorreratzen saiatu zen itsaontzi batek MV Rachel Corrie izena zeukan, haren omenez.

Ángel Petisme abeslariak abestia dedikatu zion Rachel Corrieri, Río Ebrio diskan[3].

2012ko abuztuaren 28an, Israelgo epaileek Corrieren heriotza bera erantzule izan zen istripua izan zela erabaki zuen eta Israelgo Armada edozein erruz kanpo utzi zuen[4][5][6].

My Name is Rachel Corrie lanean, Corrie, poeta izan nahi duen gaztea, 2003aren hasieran, bolontres eskaintzen du bere burua Gazan israeldar armada burutzen ari den demolizioei aurre egiteko. Britainiar, estatubatuar eta kanadiar gazteek osatzen zuten mugimendu hura eta mehatxatutako etxebizitzetan jarri ziren bizitzen, demokiziari ekidin nahian. Rafahetik idatzi zituen gutunetan, gaztea arazoaren sakontasunean nola murgiltzen joaten den ikus daiteke. Rachelek lurrean egiten du lo eta palestinar familien antzera jaten du, baina lotsatuta dago haiekin alderatuta dituen pribilegioekin, edozein momentutan alde egin baitezake infernu hartatik; haiek, ordea, ez.

Lanaren amaiera ez zuen Rachelek kontatu. 2003ko martxoaren 16a igandea zen eta, beste 7 lagunekin batera, Rafaheko palestinar sendagile baten etxea bota behar zuen israeldar armadaren bulldozer baten aurrean ezarri zuen bere burua. Aurrean eraman zuen hark, garezurra, hankak eta bizkarrezurra txikituz. Taxian hil zen Rafaheko ospitalerako bidean. 23 urte besterik ez zituen[7].

Horrela zioen Rachel Corriek amari idatzi zion azken gutunak:

« ... Honek ezin du horrela jarraitu. Dena utzi eta bizitza hau aldatzera bideratu beharko genuke denok. Ez dago horrelako presarik duen beste ezer. Dantza egin nahi dut, lagunak eta maitaleak izan, istorioak marraztu... Baina, lehenengo, honen amaiera behar du. Dezepzionatuta nago. Denok gara honen parte. Hau ez da zuk eta aitak, ni mundura ekartzea erabaki zenutenean, ni bizitzeko nahi zenuten mundua...[7] »

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rachel Corrie Aldatu lotura Wikidatan