Gazako ontzien aurkako erasoa
| Gazako ontzien aurkako erasoa | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | international incident (en) pirateria |
| Data | 2010eko maiatzaren 31 |
| Kokaleku | itsas zabal |
| Herrialdea | Palestina eta Israel |
| Koordenatuak | 32°38′28″N 33°34′02″E / 32.64113°N 33.56727°E |
| Parte-hartzaileak | |
| Operatzen dituen elementuak | MV Mavi Marmara (IMO ship number (en) |
| Operatzen dituen elementuak | Rachel Corrie (IMO ship number (en) |
| Abiapuntu | Famagusta |
| Helmuga | Gazako zerrenda Axdod |
| Pertsona hilak | 10 |
| Erantzule | Israelgo Defentsa Indarrak |
Gazako ontzien aurkako erasoa 2010eko maiatzaren 31n Gazara laguntza humanitarioa zeramaten zortzi ontzien aurka Israelgo itsas armadak nazioarteko uretan egindako erasoa izan zen. Ekintza humanitarioan parte hartzen ari ziren zortzi ontzien taldeak Askatasunaren ontzidia zuen izena.[1] Nazioartean bildutako 10.000 tona laguntza humanitario zeramatzan ontzidia maiatzaren 30ean atera zen Zipreko alde turkiarretik, Israelek blokeatutako Gazara giza laguntza eramateko asmoarekin.
Israelen erasoa kostaldetik 40 miliara gertatu zen, nazioarteko uretan. Ontzietan zihoazen hamar ekintzaile hil zituzten, horietatik bederatzi erasoan bertan; hamargarrena ospitalean, lau urte koman igaro ostean. 30 pertsona inguru zaurituak izan ziren.[2] Ontzietan, munduko 32 herrialdetako 750 ekintzaile zihoazen.

Israelek erasotako ontziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Askatasunaren ontzidia osatzen zuten zortzi itsasontzietatik, sei hauek abiatu ziren 2010eko maiatzaren 31n, eta Israelgo armadak eraso zien:
Matxuratutako ontziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste bi itsasontzi hauek ez ziren egun hartan abiatu, arazo mekanikoak zirela kausa:
Ontzietan zihoazen pertsona ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ontzietan zihoazen pertsona ospetsuen artean, aipatzekoak dira Mairead Corrigan Nobel sariduna, Denis Halliday NBEko idazkariorde nagusia, Henning Mankell suediar idazlea,[11][12] Knesseteko kide bat, eta Europar Legebiltzarreko eta europar nahiz arabiar herrialdeetako parlamentuetako hainbat kide.[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/israelgo-armadak-eraso-egin-zion-gazara-laguntza-humanitarioa-zeraman-zortzi-itsasontziko-askatasunaren-ontzidiari-nazioarteko-uretan
- ↑ https://elpais.com/internacional/2010/05/31/actualidad/1275256803_850215.html
- 1 2 As American as Apple Pie, Greta Berlin, freegaza.org, 2010-05-30
- ↑ Έτοιμο να εμποδίσει τον «Στόλο της Ελευθερίας» το Ισραήλ. tvxs.gr (kontsulta data: 2010-05-31). (Greek)
- ↑ İsrail ‘uluslararası suları’ kabul etti. (kontsulta data: 2010-06-01).
- ↑ İsrail ‘uluslararası suları’ kabul etti - Hürriyet. Hurriyet.com.tr (kontsulta data: 2010-01-02).
- ↑ https://web.archive.org/web/20100531173757/http://www.shiptogaza.se/sv/b%C3%A5ten-foton
- ↑ «GergIn bekleyis» Vatan (kontsulta data: 31 May 2010).
- ↑ «Turkey-led aid flotilla to Gaza anchored at Mediterranean coast» World Bulletin (kontsulta data: 2010-06-02).
- ↑ Irish captives' fate unknown after Gaza strike. 2010-05-31 (kontsulta data: 2010-06-07).
- ↑ El escritor Mankell subraya que la única arma a bordo era su maquinilla de afeitar. Gara.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mankell, Henning. (2010-06-06). «Diario de un viaje al horror» El País (kontsulta data: 2010-06-07).
- ↑ Tension builds as flotilla approaches Gaza. Sydney Morning Herald (kontsulta data: 2010-06-02).
