Edukira joan

Radiestesia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ur-aztia lanean. Histoire critique des pratiques superstitieuses (Jean-Frédéric Bernard, 1733–1736).

Radiestesia lur apziko ur eta mineralak, hilobiak eta bestelako objektuak aurkitzeko teknika pseudozientifikoen multzoa da, material eta objektu hauek igortzen duten "energia", "bibrazioa" eta antzeko ustezko indarren bitartez. Maiz, radiestesistak, radiestesia praktikatzen dutenek alegia, zur eta metalezko txotxak, penduluak eta antzeko tresnak erabiltzen dituzte, bilatzen diren material eta objektuek tresna horietan, giza gorputz edo gogamenaren bitartez, eragiten duten mugimendua hautemateko.

Mattin Treku, ur-azti eta bertsolaria

Lur azpiko ura bilatzeko bada, antzinatik ezagutu eta praktikatzen den ustezko teknika da, ur-azti edo ur-bilatzaileek egin izan dutena.

Euskal Herrian Mattin Treku bertsolariak ur-azti lanak ere egiten zituen, hurritza erabiliz. Etxe askotan arrakastaz aurkitu izan zuela kontatu zuen bere emazte Mari Trekuk[1].

« Urritzarekin zuen bere jukotria. Bi eskuen artean tiratzen zuen bi aldetarat, eta, hura erortzen zelarik gain behera, orduan zerbeit bazaukan: surtsaren bideak (...)

Egiten zituen sei, hamar, dotzena bat ere berdin, urrats aintzina, eta, bere urritza erortzean, orduan gelditzen zen, neurri hartan irriskatzen zuela izaitea.
Hola artzen zelakotz, etxe ainitzetan galdegiten zuten, eta kontenturik uzten zituen denak, zilatuz geroz bakotxak beren etxetan ur garbia edaten baitzuten.

»
Mari Treku

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Treku, Mari. (1982). Mattin, nere gizona. Auspoa.