Mattin Treku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mattin
Mattin
Mattin bertsolaria 1960ko apirilaren 3an Sarako pilotalekuan kantatzen; haren eskuinean, Jose Joakin Mitxelena; haren ezkerrean, Xalbador
Datu pertsonalak
Izen osoa Mattin Treku Inharga[1]
Ezizena Mattin
Jaio 1916ko azaroaren 11a
Ahetze ( Lapurdi)
Hil 1981eko uztailaren 22a
(64 urte)
Baiona ( Lapurdi)
Bikotekidea(k) Mari Olandegi

Mattin Treku Inharga (Ahetze, Lapurdi, 1916ko azaroaren 11 - Baiona, Lapurdi, 1981eko uztailaren 22a) euskal idazle eta bertsolaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mattin Trekuren omenezko oroitarria Ahetzen.

Harrieta laborari etxean sortu zen Mayi Jeanne eta Pantxoaren semea. Bi arreba izan zituen, Mari Terexa eta Mari Luixa.[2]

1947ko uztailaren 9an Mari Olandegirekin ezkondu zen; emazteak ere bertsotan egiten zuen etxean. Seme bakarra izan zuten, Jan Piarre. Lanbidez laboraria zen.

1933an hamazazpi urte zituela kantatu zuen lehen aldiz plaza agerikoan, Saran, Panpale bertsolariarekin batera. 1948an Urruñan eta 1952an Saran egindako bertsolari sariketan txapeldun gertatu zen. Ondoren, Xalbadorrekin osatu zuen bertsolaritzaren historian izan den bikote historikorik sonatuenetakoa. Mattinen bertsokera umoretsua zen, zirtolaria eta piperduna, entzuleak barrez aise jartzen zituena.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mattin Donostiako 1967ko txapelketan

Bat-batekoan eta bertso jarriekin jardun zuen. Haren bertso asko bi liburutan bildu ziren:

Berari buruz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere omenezko hainbat ekitaldi antolatu ziren:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]