Edukira joan

Mari Treku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mari Treku
Bizitza
JaiotzaSenpere, 1927
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Talde etnikoaeuskalduna
HeriotzaAhetze, 2005 (77/78 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Mattin Treku
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 949

Mari Treku, jaiotza izenez Mari Olandegi[1] (Senpere, Lapurdi, 1927 Ahetze, 2005) euskal idazlea izan zen. Mattin Treku bertsolariaren emaztea izan zen eta hari buruzko liburua idatzi zuen.

Senperen sortua eta familiarekin Arbona Jangurdoinera bizitzera joana. Bertsolari famatuarekin 1947ko uztailaren 9an ezkondu eta Ahetze Mulienea etxean bizi izan zen; seme bakarra, Jean-Pierre, izan zuten. Senarrari buruzko liburuaz gain, Herria astekarian Ahetzeko kronikak eta bertsoak idatzi zituen[2]. Gure Irratian ere istorioak kontatzen zituen.

  • Mattin, nere gizona, Auspoa, 1982[3].
  • Mattin bertsularia, Auspoa, 2006[4]. Aurreko lana eta senarraren Ahal dena eta Etxe xokotik kantari biltzen ditu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.