Rafael Ninyoles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rafael Ninyoles
Bizitza
Jaiotza Valentzia, 1943
Herrialdea  Espainia
Heriotza Valentzia2019ko urriaren 25a (75/76 urte)
Hezkuntza
Heziketa Valentziako Unibertsitatea
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak soziolinguista, katedraduna eta soziologoa
Enplegatzailea(k) Valentziako Unibertsitatea

Rafael Lluís Ninyoles i Monllor (Valentzia, 1943 - ib, 2019ko urriaren 25a) valentziar soziolinguista izan zen, Katalan Herrietako soziolinguistikaren gurasoa Lluís Vicent Aracilekin batera. Batxilergoa jesuitekin ikasi zuen, non ezagutu baitzituen Alfons Cucó, Eliseu Climent eta Lluís Vicent Aracil. Gero zuzenbidean eta soziolinguistikan lizentziatu zen Valentziako Unibertsitatean eta 1967 urtean Amerikako Estatu Batuetara bidaiatu zen.

Ondoren, soziologia irakatsi zuen Valentziako Facultat de Ciències Econòmiques-en, aditu gisa lan egin zuen Valentziako Diputazioan eta Valentziako Generalitatean. Berak eta Aracilek elebitasunaren kritika egin zuten eta diglosiaren kontzeptua sartu zuten katalan herriaren hizkuntz egoera azaltzeko. Era berean, artikulu ugari idatzi zituen hainbat egunkari zein aldizkaritan (Serra d'Or, Gorg, Cuadernos para el Diálogo edo El País) Valentziako Erkidegoko hizkuntz gatazkaz, bai eta CEIC Alfons el Vell erakundearekin lan egin zuen ere.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • L'opinió pública (1968)
  • Conflicte lingüístic valencià (1969)
  • Idioma i prejudici (1971)
  • Idioma i poder social (1972)
  • Sociología del lenguaje (1974)
  • Estructura social y política lingüística (1975)
  • Cuatro idiomas para un estado (1977)
  • Madre España (1979)
  • Estructura social i política lingüística (1989)
  • El País Valencià a l'eix mediterrani (1992)
  • Informe sociològic de les comarques centrals Valencianes (1996)
  • Sociologia de la ciutat de València (1996)

Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]