Rafael Virasoro
Itxura
Rafael Virasoro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1906 |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | 1984ko azaroaren 1a (77/78 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa |
Rafael Virasoro (Santa Fe, 1906 - ibidem, 1984ko azaroaren 1a[1]) argentinar filosofoa izan zen. Giza errealitatearen norabide etikoan jarria du bere filosofiaren erdigunea. Schelerren eta N. Hartmannen balioen teorian oinarritzen da haren etika: gizaki orok du balioak ikusteko eta hobesteko modu bat, eta erabaki horiek markatzen dute gure patua eta bokazioa; horrek ez du esan nahi gizakiak bere baitan itxi behar duenik, bestea, hurkoa, baita beti geure ekintza moralaren jomuga.
Lan nagusiak hauek dira:
- Envejecimiento y muerte (1939, Zahartzea eta heriotza)
- La ética de Scheler (1942, Schelerren etika)
- Vocación y moralidad (1949, Bokazioa eta moraltasuna)
- Libertad y valores (1954, Askatasuna eta balioak)
- Introducción a la fenomenología de Husserl (1955, Husserlen fenomenologiarako sarrera)
- Ensayos sobre el hombre y sus problemas (1955, Gizakiari eta bere arazoei buruzko saiakerak)
- Existencialismo y moral (1957, Existentzialismoa eta morala)
- La conciencia moral y los valores (1963, Kontzientzia morala eta balioak)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.