Santa Fe (Argentina)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Argentinako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Fe (argipena)».

Santa Fe

Santa Fe (Argentina)
Santa Feko bandera
Ofiziala Santa Fe de la Vera Cruz
Estatua ArgentinaArgentina
Probintzia Santa Fe
Koordenatuak

31°38′S 60°42′W / 31.633°S 60.700°W / -31.633; -60.700Koordenatuak: 31°38′S 60°42′W / 31.633°S 60.700°W / -31.633; -60.700

Santa Fe (Argentina) non dagoen adierazten duen Argentina-ko/-go/-eko mapa
Santa Fe (Argentina)
Eremua 268 km²
Garaiera 25 m
Biztanleria 391.231 bizt.
Dentsitatea 1.459,82 bizt./km²
www.santafeciudad.gov.ar/


Santa Fe Argentinako ipar-ekialdeko hiria eta ibai portua da, izen bereko probintziaren hiriburua, nahiz eta probintzia horretako hiririk populatuena Rosario den. Paraná eta Salado del Norte ibaien bilgunean dago. 268 km²ko eremua du eta 2010ean 391.231 biztanle zituen[1]. Unibertsitatea du. Hiri modernoa da, hiribide eta parke zabalez hornitua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Garai bizkaitar konkistatzaileak sortu zuen hiria 1573ko azaroaren 15ean, eta Santa Fe de la Vera Cruz izena eman zion. 1660. urtean, egungo lekura aldatu zuten hiria.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Santa Fe)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 32.7 30.7 28.4 24.4 21.3 17.3 17.1 19.5 21.3 25.5 28.1 30.8 24.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 26.3 24.8 22.7 18.8 15.7 11.8 11.7 13.9 15.5 19.5 22.3 24.6 19.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 20.7 20.0 18.3 14.8 11.4 7.7 7.6 9.4 10.5 14.3 17.2 19.2 14.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 106.0 132.1 138.6 96.1 61.6 24.3 29.8 29.6 59.9 100.8 107.0 104.6 990.4
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 7 7 9 7 5 3 3 3 5 7 7 8 71
Hezetasuna (%) 74 79 82 85 85 86 85 82 79 77 77 75 80.5
Iturria: Servicio Meteorológico Nacional (Argentine Meteorological Service) (NB: Data from the period 1981–1990)[2]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Probintziako administraziogune eta kulturagune nagusia da, eta merkataritza asko bideratzen da halaber Paraná eta Salado del Norte ibaietan zehar. Industria (janari industria, ehungintza, kimika industria, tresneria mekanikoa) ez dago oso garatua.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentuei dagokienez, aipagarriak dira Santa Fe katedrala (1685), San Frantzisko eliza eta komentua (1680), Ama Birjina Mesedetakoaren eliza (1660-1754) eta XVIII. mendeko jauregiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santa Fe (Argentina) Aldatu lotura Wikidatan