Rahim Huseynov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rahim Huseynov
Bizitza
JaiotzaBaku1936ko apirilaren 5a
Herrialdea Azerbaijan
HeriotzaBaku2023ko azaroaren 12a (87 urte)
Hobiratze lekuaYasamal cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaNational University of Science and Technology (en) Itzuli
(1953 - 1959)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ekonomialaria eta ingeniaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Find a Grave: 261475379 Edit the value on Wikidata

Rahim Huseynov (azerbaijaneraz: Rəhim Əlihüseyn oğlu Hüseynov; Baku, 1936ko apirilaren 5a - ibidem, 2023ko azaroaren 12a) azerbaijandar ingeniari eta politikaria izan zen. Azerbaijanko 3. lehen ministroa izan zen 1992tik 1993ra.

Moskuko Altzairuaren eta Aleazioen Institutuan ikasi zuen 1953tik 1959ra, eta Ingeniaritza Metalurgikoan graduatu zen. 1959tik 1962ra Azerbaijango oliobideak fabrikatzen zituen konpainian lan egin zuen, eta 1959tik 1962ra Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialistako Estatuko Plangintza Batzordeko departamentuburua izan zen. 1990eko hamarkadan, Azerbaijan Ingeniari eta Zientzialarien Elkartearen sortzaileetako bat eta presidentea izan zen.

1989tik 1992ra Azerbaijango lehen ministroordea izan zen, eta 1992ko maiatzean lehen ministro izendatu zuten. 1993ko urtarrilean kargutik kendu zuen. Agintaldian, herrialdeko errenta % 20 jaitsi zen.