Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista
Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista Азербайджанская Советская Социалистическая Республика Азәрбајҹан Совет Сосиалист Республикасы | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1920 – 1991 | |||||||
| |||||||
Ereserkia [[Fitxategi:Azerbaijango SESen ereserkia | |||||||
![]() Azebaijan Sobietar Batasunean | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Baku | ||||||
Ekonomia | |||||||
BPG | 86600 | ||||||
BPG/bizt | 7037900 | ||||||
Dirua | Sobietar errublo | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Azerbaijanera | ||||||
Historia | |||||||
|
Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista (azerbaijaneraz: Азәрбајҹан Совет Сосиалист Республикасы, Azərbaycan Sovet Sosialist Respublikası; errusieraz: Азербайджанская Советская Социалистическая Республика) 1920-1991 bitartean iraun zuen estatu bat izan zen. Izan ere, 1920. urteko apirilaren 28an Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista sortu zuten. 1922. urteko martxoaren 12tik errepublika Transkaukasiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren parte zen (Armeniako Sobietar Errepublika Sozialistarekin eta Georgiako Sobietar Errepublika Sozialistarekin batera), harik eta 1936. urteko abenduaren 5ean Transkaukasiako errepublika desegin zuten arte. Une horretatik aurrera, abenduaren 30etik aurrera zehazki, Sobietar Batasuna osatzen zuten errepubliketariko bat izan zen. Hiriburua Baku zen.
1990. urteko azaroaren 19an "Azerbaijango Errepublika" izena eman zioten, eta 1991. urteko abenduaren 25ean independentzia aldarrikatu zuen. 1995. urtean berretsi zuten Azerbaijango Konstituzioa.
1989. urteko erroldaren arabera, Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialistak 86.600 km²-ko azalera zeukan, eta 7.037.900 biztanle zeuden (Sobietar batasuneko seigarrena), 81,3 biztanle km²-ko dentsitatearekin. Hizkuntza ofizialak azerbaijanera eta errusiera ziren. Sobietar errubloa zerabilten.
Gobernua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Estatu-buruak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biltzar Exekutibo Zentralaren zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mukhtar Gajiyev (1921–1922)
- Samed Alijev (1922–1929)
- Gazanfar Musabekov (1929–1931)
- Sultan Medjid Efendiev (1932–1937)
- Mir Bashir Kasumov (1937–1938)
Sobiet Nagusiaren Presidentziaren zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mir Teymur Jakubov (1938)
- Mir Bashir Kasumov (1938–1949)
- Nazar Geidarov (1949–1954)
- Mirza Ibrahimov (1954–1958)
- Mustafa Topchubaxov (1955–1958)
- Abdulla Bairamov (1958)
- Gazanfar Jafarli (1958–1959)
- Ilias Abdullajev (1958–1959)
- Saftar Jafarov (1959–1961)
- Ali Tagi-zade (1959–1963)
- Mammad Isgandarov (1961–1969)
- Mammad Dadashzade (1963–1967)
- Gurban Khalilov (1969–1985)
- Suleiman Rustam (?-1989)
- Elmira Gafarova (1990–1992)
Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
![]() |
Artikulu hau Azerbaijango historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |