Rainy (aintzira)

Koordenatuak: 48°38′13″N 93°01′53″W / 48.6369°N 93.0314°W / 48.6369; -93.0314
Wikipedia, Entziklopedia askea
Rainy (aintzira)
Datu orokorrak
Garaiera335 m
Motaaintzira
Luzera80 km
Zabalera48 km
Azalera932 km²
Sakonera50 m
Geografia
Map
Koordenatuak48°38′13″N 93°01′53″W / 48.6369°N 93.0314°W / 48.6369; -93.0314
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Ontario
District of OntarioRainy River District
Babestutako-eremuaSuperior National Forest (en) Itzuli
Voyageurs National Park (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
HustubideaRainy River (en) Itzuli
Arroaren azalera38.600 km²
Arro hidrografikoaLake Winnipeg basin (en) Itzuli

Rainy aintzira (ingelesez: Rainy Lake, frantsesez: lac à la Pluie, ojibwaz: gojiji-zaaga'igan) Kanada eta Estatu Batuen arteko mugan kokaturik dagoen aintzira bat da. Izenak euskaraz "aintzira euritsua" esan nahi du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rainy aintzira Ontario probintzian (Kanada) eta Minnesota etatuan (Estatu Batuak) kokaturik dago. 932 km2-ko azalera du eta ertz oso irregularra izateaz gain 2.568 uharte hartzen ditu barnean. Aintziraren gehiengoan Kanadan kokaturik dago.

Sakonera maximoa 50 metrotakoa da. Namakan eta Kabetogama aintziretako urak hartzen dit, Seine ibaiak ere bertan isurtzen ditu urak. Hustubidea aldiz Rainy ibaia da.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Voyageurs parke nazionalak txalupa sare zabala du aintziran eta 46 kanpalekutara irits daiteke urez. Neguan aintzira izoztu egiten da eta elur leraz edota autoz ere zeharka daiteke aintzira.

Turismo jarduera aipagarri bat arrantza da, neguan izotzezko arrantza egiten da. Harrapatzen diren arrauinen artean walleyea, lutxoa, muskellungea, amerikar perka eta Micropterus dolomieu daude. 1996tik aurrera Kanadako amerikar perka arrantza txapelketa egiten da.

Negu kirolak ere egiten dira, eskia, elur-erraketa, elur-moto lasterketak eta izotz arrantza besteak beste.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]