Rakugo
Rakugoa (japonieraz: 落語 , hitzez hitz, "hitz eroriak") japonierazko ipuin kontalaritzako modu antzeztu tradizionala da. XVIII. mendearen amaieratik egiten da Japonian; hor, antzerki forma tradizional garestiago batzuen ondoan, herri-formatu merke gisa garatu zen. Azken urteetan, beste herrialde eta hizkuntza batzuetara ere salto egin du formatuak[1], adibidez euskarara[2].
Formatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipuin motzak izaten dira, hamabost edo hogei minutu ingurukoak, ordubetekoak ere dauden arren. Rakugoka kontalariak interpretatzen ditu istorioan agertzen diren pertsonaia guztiak, ahotsa aldatuz. Rakugoak beti eserita kontatzen dira, eta Japoniako jantzi tradizionalez, kimonoz, jantzita. Oihal txiki bat eta abaniko bat ere izaten ditu kontalariak[3].
Istorioak umorezkoak izaten dira, jendeak barre egitea izaten dute helburu. Eta, barre eragiteko, era askotako komeriak kontatzen dituzte: jende xumearen eta aberatsen artekoak, lapurren artekoak, mozkorrenak… Enfoke erromantikoa ere posible da, maitaleen arteko kontuekin.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrira, rakugoa Hiromi Yoshidak ekarri du, eta 2012. urtetik emanaldiak antolatu izan ditu: zenbait lan euskaratu izan ditu, baina antzezterakoan euskararekin segurantziarik ez, eta Azpeitian[2][3] laguntzaile talde bat topatu du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Comic Storyteller Katsura Dies - AP Online | HighBeam Research» web.archive.org 2011-05-16 (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
- ↑ a b «Rakugo: ipuin kontalaritza japoniarra, euskaratuta» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
- ↑ a b «"Hasierako nire kezka zen jendeak barrerik egingo ote zuen"» Gipuzkoako Hitza 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).