Ramón Fernández Durán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ramón Fernández Durán
Bizitza
Jaiotza Sevilla1947
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2011ko maiatzaren  10a (63/64 urte)
Jarduerak
Jarduerak ingeniaria, hirigilea, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Kidetza Ekologistak Martxan

Ramón Fernández Durán (Sevilla, 1947 - Madril, 2011ko maiatzaren 10a) bide ingeniari eta hirigile espainiarra izan zen, batez ere ezaguna ekologismo sozialaren pentsalari eta ekintzaile moduan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevillan jaioa, Ekologistak Martxan erakundearen bultzatzaile nagusien artean egon zen, eta hainbat liburu idatzi izan zituen. Ideologikoki, globalizazioarekin oso kritikoa zen. Horrela, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea eta Europar Batasunaren aurka agertu zen, egungo sistema ekonomiko eta politikoaren kritika moduan. Erregai fosilen erabilera izan zen bere beste kezka nagusietarikoa. Halaber, Euskal Herriko egoera politikoari interesez jarraitu ziola aipatu behar da, kritikoa ETAren jardunarekin baina baita espainiar estatuaren hainbat jarrerarekin ere. Transnational Institute eta International Forum on Globalization erakundeekin lan egin zuen. Lanbidez unibertsitateko irakasle, besteak beste, Madrilgo Carlos III Unibertsitatean, Comillasko Unibertsitatean, Bartzelonako Unibertsitatearen Geografia Fakultatean, La Rabidako Nazioarteko Unibertsitatean lan egin zuen. Minbiziak jota hil zen 64 urterekin. Aurretik kimioterapia tratamenduari ezetz esan zion, duintasunez hiltzeko.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. La Quiebra del Capitalismo Global: 2000­-2030. Preparándonos para el comienzo del colapso de la Civilización Industrial Virus­ / Libros en Acción­ / Baladre, Bartzelona, 2011.
  2. El crepúsculo de la era trágica del petróleo: Pico del oro negro y colapso financiero (y ecológico) mundial Virus­ / Ecologistas en Acción, Bartzelona, 2008.
  3. El Antropoceno. La expansión del capitalismo global choca con la Biosfera Virus / ­Libros en Acción, Bartzelona, 2011.
  4. Cancún, tras Copenhague, final de un falso camino que nos han hecho recorrer. Fin del Cambio Climático como vía para “Salvar todos juntos el Planeta" 2010.
  5. El Estado y la conflictividad político­social en el siglo XX. Claves para entender la crisis del siglo XXI Virus / ­Libros en Acción, 2010.
  6. Tercera Piel, Sociedad de la Imagen y conquista del alma Virus / Libros en Acción­/ Baladre, Bartzelona 2010.
  7. Claves del ecologismo social (beste egile batzuekin batera) Libros en Acción­ - Ecologistas en Acción, 2009.
  8. Un Planeta de Metrópolis (en crisis): Explosión urbana y del transporte motorizado, gracias al petróleo Baladre­/ Zambra­ / Ecologistas en Acción­ / CGT, 2008.
  9. El Tsunami urbanizador español y mundial Virus, Bartzelona 2006.
  10. La compleja construcción de la Europa superpotencia. Virus, Bartzelona, 2005.
  11. Capitalismo (financiero) global y guerra permanente. Virus, Bartzelona, 2003.
  12. Situación Diferencial de los Recursos Naturales en España (beste egile batzuekin batera) ­Fundación Cesar Manrique (Economía vs Naturaleza bilduma), 2002.
  13. Capitalismo Global, Resistencias Sociales y Estrategias del Poder (beste batzuekin idatzia). Editorial Virus, Bartzelona, 2001.
  14. ¿Qué Crisis? Transformaciones de la Sociedad del Trabajo (beste batzuekin idatzia). Gakoak, Donostia, 1997.
  15. Contra la Europa del Capital y la Globalización Económica. Talasa, Madril, 1996
  16. Desarrollo, Pobreza y Medio Ambiente (coautor). Talasa, Madril, 1995.
  17. La Explosión del Desorden. La Metrópoli como Espacio de la Crisis Global. Fundamentos, Madril, 1993.
  18. La Crisis Social de la Ciudad (beste batuekin idatzia). Alfoz, Madril, 1987
  19. El Movimiento Alternativo en la RFA. El Caso de Berlín. La Idea, Madril, 1985.
  20. Transporte, Espacio y Capital. Nuestra Cultura, Madril, 1980.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]