Ramón Madariaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ramón Madariaga
Bizitza
Jaiotza Bilbo1868ko irailaren  19a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Algorta1940ko abenduaren  27a (72 urte)
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Ramón Madariaga Azkuenaga (Bilbo, Bizkaia, 1868ko irailaren 19a - Algorta, Bizkaia, 1940ko abenduaren 27a) bizkaitar politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbideko ikasketak egin zituen Madrilgo unibertsitatean eta merkataritza-lanetan jardun zuen Bilbon. 1910ean errepublikanoekin hasi zen politikan eta, gerora, errepublikaren eta autonomiaren aldeko ahaleginean oinarritu zuen bere politika-jarduera. Lehen Euskal Autonomia Estatutuaren testua idazten parte hartu zuen eta Hego Euskal Herriko udal-mugimendua bultzatu zuen haren alde. Bizkaia Francoren esku geratu ondoren Miarritzen bizi izan zen. 1940. urtean itzuli zen Bilbo aldera, eta Algortan hil zen urte hartako azken aldean, zenbait hilabetez preso egon ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]