Ramón d'Andrés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramón d'Andrés
Ramón d'Andrés Díaz.jpg
Bizitza
JaiotzaMadril1959ko maiatzaren 28a (63 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
AitaMánfer de la Llera
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaOviedoko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
asturiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, filologoa eta katedraduna
Jasotako sariak
KidetzaAcademia de la Llingua Asturiana
Q2888853 Itzuli

Ramón d'Andrés edo Ramón de Andrés Díaz (Madril, Espainia, 1959ko Maiatzaren 28) hizkuntzalaria da, asturieraren ikasketa eta ikerketan jarduteagatik ezaguna.

Ohar biografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asturierazko herri idazle Manuel d'Andrés Fernández "Mánfer de la Llera"-ren semea da. Asturiasko Gijón/Xixon hirian hazi zen, bere bizialdiaren gehientsua bizi zen lekuan. Espainierazko eta asturierazko Filologiako irakasle titularra da Oviedoko Unibertsitatean (Asturias), non asturiera gaitzat zuen lehen irakasgaia ematen hasi zen (1985) eta doktorego tesia irakurri zuen. Tesia asturierazko soziolinguistikari buruzkoa izan zen, lehena gai horretan eta hizkuntza horretan idatzitakoa (1988). Asturieraren arazo gramatikal, dialektologiko eta soziolinguistikoren gainean ikertu zuen batez ere. Hainbat dibulgazio lan burutu ditu liburu, saiakera eta prentsa-artikulutan.

Fernando Álvarez-Balbuena García, Xosé Miguel Suárez Fernández eta Miguel Rodríguez Monteavaro-rekin batera, ETLEN hizkuntza atlasaren egilekidea da (Estudiu de la Transición Llingüística na Zona Eo-Navia, Asturies, 2017), galaiko-portugesa eta astur-leonesaren arteko muga linguistikoari buruzkoa; horiometria dialektaleko ikerketa (bi eremuren arteko neurpen matematiko-estatistikoa) eta dialektometrikoa Salzburgoko Eskolaren arauera.

Argitalpen garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere libururik garrantzitsuenak hurrengoak dira: Allugamientu de los pronomes átonos col verbu n’asturianu (1993), Encuesta sociollingüística nuna parroquia asturiana (Deva-Xixón) (1993), Gramática práctica de asturiano (1997), Vocabulariu asturianu de la mina (1997, Manuel d'Andrésekin batera, Reivindicación llingüística: unes reflexones (2002), Cuestiones d’asturianu normativu (3 liburuki, 2001-2003), Juicios sobre la lengua asturiana. Algunas cuestiones básicas acerca del debate lingüístico en Asturias (2002), Diccionario Toponímico del Concejo de Gijón (2008); L'asturianu que vien. Observaciones y suxerencies sobre l'asturianu normativu y el so usu (2008), Palabres nueves n’asturianu. Proyectu Observatoriu Asturianu de Neoloxía y Terminoloxía (AsturNeo). Informe de los años 2010, 2011 y 2012 (2013), Franco nos diccionarios y otres impertinencies alredor del llinguaxe y les llingües (2013), Gramática comparada de las lenguas ibéricas (2013), Estudiu de la Transición Llingüística na Zona Eo-Navia, Asturies (ETLEN). Atles llingüísticu dialectográficu - horiométricu - dialectométricu, (2017), Fernando Álvarez-Balbuena, Xosé Miguel Suárez Fernández eta Miguel Rodríguez Monteavaro-rekin; eta Averamientu a la llingua asturiana. Nivel universitariu (2019).

Bere artikuluen artean ondorengoak nabarmen daitezke: “Los pronomes reflexivos átonos n’asturianu” (1994), “La llingua asturiana na sociedá” (1995), “Lingüística y sociolingüística en el concepto de dialecto” (1997) eta “L’asturianu mínimu urbanu. Delles hipótesis” (2002), Pertinencia de lengua / dialecto en lingüística, con un añadido sobre el estándar (2015), Acerca de la clasificación científica de la glotodiversidad (2016), El procesu d’estandarización del asturianu (2018), Proyecto de Diccionario Geográfico Popular de España, de Camilo José Cela: materiales de Asturias (2019) eta Contacto de lenguas en Asturias: asturiano, "amestáu" y castellano (2020).

Beste hainbat datu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Academia de la Llingua Asturianako kide osoa da, eta bertan lan esanguratsuak egin zituen Normes Ortográfiques, Gramática de la Llingua Asturiana eta Diccionariu de la Llingua Asturiana obretan. "Caveda y Nava" Fundazioko kidea eta bertako presidente ohia, Asturiasen hizkuntzaren alorrean adostasuna bilatzen duen erakundea.

Asturierazko Filologia Mintegiko koordinatzailea da halaber, Oviedoko Unibertsitarearen ikerketa-taldea (Seminariu de Filoloxía Asturiana). 2003-2007 gobernu-aldian Asturiasko Printzerriko Hizkuntz Politika Bulegoko zuzendaritzan ihardun zen. Era berean, Asturiasko Printzerriko Toponimia Aholku Batzarraren partaide da.