Ramiro González Vicente

Wikipedia(e)tik
Ramiro Gonzalez» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ramiro González Vicente

Karguan
2015eko ekainaren 30a(e)tik
Aurrekoa Javier de Andrés

Karguan
2007ko ekainaren 20(e)tik

Jaiotza 1962ko apirilaren 20a
Burgos, Burgosko probintzia
Alderdi Politikoa EAJ
Lanbidea Abokatua

Ramiro González Vicente (Burgos, 1962ko apirilaren 20a) Euzko Alderdi Jeltzaleko politikari arabarra da.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgosen jaio zen arren, lau urte zituela bere familiarekin Gasteizera aldatu zen. Zuzenbide Zibila eta Merkataritzako Zuzenbidean lizentziatu zen EHUn eta abokatu gisa jarduten du. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu.

2002. urtean Euzko Alderdi Jeltzalean afiliatu zen eta 2007. urteaz geroztik Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea da. Xabier Agirre alderdikidea Ahaldun Nagusi izan zen legegintzaldian, González EAJko bozeramaile-ondokoa izan zen Batzar Nagusietan. 2011n, EAJk Arabako Foru Aldundia Alderdi Popularraren alde galdu zuenean, Ramiro González talde jeltzaleko bozeramaile izendatu zuten, Xabier Agirre ordezkatuz.

2015eko hauteskundeetarako, Gasteizko barrutiko zerrenda-burua izan zen González. Bigarren indarra izan zen arren, EAJ prokuradore gehien lortu zituen alderdia izan zen eta ondoren, 2015eko ekainaren 30ean, EAJren eta PSE-EEren 18 botoei esker, Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusi izendatu zuten.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]