Edukira joan

Ramón Baglietto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramón Baglietto

Azkoitiko Udaleko zinegotzia

Bizitza
JaiotzaBilbo1936ko urtarrilaren 6a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaAzkoitia1980ko maiatzaren 12a (44 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
HiltzaileaEuskadi Ta Askatasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, dendaria eta enpresaburua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Zentro Demokratikoaren Batasuna

Ramón Baglietto Martínez (Bilbo, 1936ko urtarrilaren 6a - Azkoitia, 1980ko maiatzaren 12a) politikari gipuzkoar bat izan zen, UCDko zinegotzi bezala Azkoitiko udaletxean aritu zena eta ETA militarra erakunde terroristak hil zuena, 1980ko maiatzaren 12an.

Bilbon jaio zen, Baglietto eibartar-italiar jatorriko familiaren baitan, 1936ko urtarrilaren 6an. Zentro Demokratikoaren Batasunaren kidea zen, Espainian agintzen zuen alderdia, eta alderdi horren alkateordea ere izan zen. Era berean, Elgoibarreko altzairu denda baten jabea zen. Hil zutenean, bi seme-alaba zituen, 9 eta 13 urtekoak, eta Azkoitiko udaletxean zinegotzia zen, bere arreba Nieves bezalaxe.

1980ko maiatzaren 12an, Elgoibarretik irteten ari zen, bere Seat 127an. Orduan, bere parean Seat 131 bat jarri zen eta barrutik Kandido Azpiazu Beristain eta José Ignacio Zuazolazigorraga Larrañaga terroristek zinegotzia tiroz josi zuten, metrailadore eta pistola batekin. Ramónek zuhaitz baten kontra talka egin zuenean, Azpiazu ibilgailutik jaitsi eta buruan tiro bat emanez akabatu zuen.[1] Terroristek autoa utzi eta ihesi joan ziren, baina segurtasun indarrek bost egun beranduago atxilotu zituzten.[2]

Gutxi batzuek zekiten Ramónek bere borreroari bizia salbatu ziola haur bat zenean, Azpiazuren ama eta beste anai bat hil zituen kamioi-istripu batean.[3][4] Lau urte beranduago ere, José Larrañaga Arenas hil zuten Azkoitian, Bagliettoren lagunik onena,[5] bera baino egun bat lehenago hiltzen saiatu zirena. Egun horretan, bere lagun mina atentatutik bizirik atera zela ospatzeko, Ramónek bere emazte Pilar Elías eta euren seme-alabak erretegi batera eraman zituen. Hori izan zen seme-alabek euren aita ikusi zuten azken unea eta han eman zioten, jakin barik, azken agurra. Hurrengo egunean, 1980ko maiatzaren 12an, etxetik hurbil hil zuten, Azkarateko mendatean.[6]

Kandido Azpiazuri 49 urte eta bi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Hala ere, 1990ean baldintzapeko askatasuna eman zioten. Azpiazuk lokal bat erosi eta beirategi bat ireki zuen Azkoitian, Bagliettoren erraia eta seme-alabak bizi ziren eraikinaren etxabeetan.

Bagliettoren erraia, Pilar Elías, udal-hauteskundeetarako Alderdi Popularraren zerrendan sartu zen eta Azkoitiko udaletxean zinegotzia izan zen 1995tik 2011ko maiatzeko hauteskundeetara arte (ez zen hautatua atera). Bere ahizpak, Nieves Baglietto, Euskaditik alde egin behar izan zuen, hainbat mehatxu jaso ondoren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Gaztelaniaz) MERINO, A., TXAPA, A., Raíces De Libertad. 47-57 horrialdeak. FPEV (2011). ISBN 978-84-615-0648-4