Rashika El Ridi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rashika El Ridi

Bizitza
JaiotzaAlexandria1941eko ekainaren 23a (82 urte)
Herrialdea Egipto
Lehen hizkuntzaegiptoar arabiera
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
egiptoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakimmunologoa
Enplegatzailea(k)Kairoko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Rashika Ahmed Fathi El Ridi (Alexandria, Egipto, 1941eko ekainaren 23a) immunologoa da. Kairoko Unibertsitateko Zoologia mintegian lan egiten du. 2010ean, Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirujau baten eta pediatra baten alaba da. 1960an batxilergoa atera ondoren Egiptoko Genetika Molekularraren Institutuan eta Pragako Teknologia eta Zientzia Akademian jarraitu zuen ikasketak egiten. 1971ean Immunologian doktoretza lortu eta Egiptora itzuli zen, Kairoko Unibertsitatera.

Hasiera batean narrastien immunologiaren inguruan egin zituen ikerketak baina berehala ekin zion eskistosomiasia ikertzeari. Gaixotasun kroniko tropikal bat da eta paludismoaren ondoren munduko bigarren gaixotasun endemiko ugariena da. Esate baterako 2013an 261 milioi pertsonak jaso behar izan zuen tratamendua. Rashika El Ridiren taldeak eskistosomiasiaren aurrean immunitate sistemako zelulek ekoizten dituzten hainbat proteina sortzea lortu zuen laborategian eta horrekin txerto bat garatu zuen. Horregatik jaso zuen 2010an Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]