Rayleighen sakabanaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rayleighen sakabanaketak zeruaren urdin kolorea eragiten du egunean zehar. Egunsentia eta ilunabarra aldean, ordea, kolore gorrixka eragiten du.

Rayleighen sakabanaketa edo Rayleighen barreiatzea (Lord Rayleigh fisikariaren omenez izendatua) argiaren edo beste erradiazio elektromagnetikoren sakabanaketa elastikoari deritzo, argia baino uhin-luzera laburragoa duten partikulek eragindakoa. Partikula hauek atomo zein molekula askeak izan daitezke. Argiak solido edota likido gardenetatik zehar bidaiatzen duenean gerta daiteke, baina batez ere, argiak gasetatik zehar bidaiatzen duenean ikus daiteke.

Lurreko atmosferan gertatzen den eguzki-argiaren Rayleighen sakabanaketak eragiten du zeruak kolore urdina izatea eta eguzkiak kolore horixka izatea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]