John William Strutt

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John William Strutt
John William Strutt.jpg
Bizitza
Jaiotza Maldon1842ko azaroaren 12a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Witham1919ko ekainaren 30a (76 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Harrow School
Trinity College
Tesi zuzendaria Edward Routh
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea fisikaria, politikaria eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Royal Society
Suediako Zientzien Erret Akademia
Bavarian Academy of Sciences and Humanities
Russian Academy of Sciences
Hungariako Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Erret Akademia
Sinesmenak
Erlijioa Anglikanismoa
Autograph of Rayleigh.png

John William Strutt, Rayleigheko 3. baroia (Langford, Essex, Ingalaterra, 1842ko azaroaren 12a - Witham, Essex, 1919ko ekainaren 30a) britainiar fisikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1879an unibertsitate hartako Fisikako katedra eskuratu zuen. 1887an Londresko Erregeren Institutuko Filosofia Naturaleko katedra bereganatu zuen. 1905etik 1908ra arte, Royal Society of London erakundeko lehendakaria izan zen, eta 1908an Cambridgeko Unibertsitateko kantziler izendatu zuten.

Fisikako alor guztietan lan ugari egin zituen: molekula batzuen neurriak mugatu zituen, hotsari, isurkarien eta gasen dinamikari, argiaren hedapenari, xafla meheen elastikotasunari, elektrizitateari eta beste gai batzuei buruz oinarrizko lanak egin zituen. Gasen dentsitateari buruz egin zituen neurketa zehatzei esker, eta William Ramsayrekin batera lan eginez, argon gasa aurkitu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John William Strutt Aldatu lotura Wikidatan