Raza (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raza (filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1942
Jatorrizko izenburua Raza
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Genero artistikoa Film biografikoa eta propaganda film (en) Itzuli
Kolorea zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) José Luis Sáenz de Heredia
Gidoigilea(k) Francisco Franco
José Luis Sáenz de Heredia

Antzezlea(k)
Alfredo Mayo
Ana Mariscal (en) Itzuli
Blanca de Silos
José Nieto (en) Itzuli
Luis Arroyo (en) Itzuli
Raul Cancio
Manuel Arbó (en) Itzuli
Paco Camoiras (en) Itzuli
Juan Calvo Domenech (en) Itzuli
Erasmo Pascual (en) Itzuli
Mario Berriatúa (en) Itzuli
José Luis Sáenz de Heredia
Manuel Soto Vives (en) Itzuli

[[Kategoria:Ana Mariscal (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:José Nieto (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Luis Arroyo (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Manuel Arbó (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Paco Camoiras (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Juan Calvo Domenech (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Erasmo Pascual (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Mario Berriatúa (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Manuel Soto Vives (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Manuel Parada
Argazki-zuzendaria Heinrich Gärtner (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Madril
Argumentu nagusia Espainiako Gerra Zibila
Kanpo estekak

Raza (Arraza euskaraz), 1941eko José Luis Sáenz de Heredia zinema zuzendariaren gerra filma da, Jaime de Andraderen, Francisco Franco jeneralaren pseudonimoa, istorio batean oinarrituta. Bertan, Alfredo Mayo, Ana Mariscal, José Nieto eta Blanca de Silos aktoreek antzeztu zuten.[1]

Francoren beraren ezaugarri batzuk aurki daitezke bertan, berari benetan gustatuko zitzaion bezala aurkeztuak. 1.650.000 pezetako aurrekontua izan zuen.[2]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Cosme Damian Txurrukaren ondorengoa den Pedro Churrucak lau seme-alaba ditu: Isabel, Pedro, José eta Jaime. Aita Kuban hilko da, Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadaren aurkako misio batean bere buruaz beste eginez. Heriotza, uhartea saldu zuen Espainiako politikan nagusia den masoneriaren errua da. Hala ere, martiri bilakatu baino lehen, Pedrok bere semeei leinuaren izaera eskualdatu zien, almogavarren izaera hain zuzen ere.

Itsasgizona zen aita eta erlijio-deboto handia ama. Lau seme alaba dira familian: José, gudaria; Pedro, politikaria, eta bi erlijioso; Jaime eta Isabel. Espainiako Gerra Zibilarekin, Errepublikaren alde jarriko da politikaria et errebeldeen alde gudaria. Fusilatzen saiatuko dira azken hau baina, exekuziotik bizirik irten ondoren, bat egingo du errebeldeekin. Hau eta gero, anaia erlijiosoa hilko dute, bere ordenako beste batzuekin batera. Errepublikari leial iraun duen anaiak traizioa egiten du azkenean, eta hiltzen dute. Gertakari hauen ondoren, gerra bukatzen da eta bere emaztegaiarekin elkartzen da protagonista.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Alfredo Mayo: José Churruca
  • Ana Mariscal: Marisol Mendoza
  • José Nieto: Pedro Churruca
  • Blanca de Silos: Isabel Churruca
  • Rosina Mendía: Isabel Acuña de Churruca
  • Pilar Soler: frantziar espia
  • Julio Rey de las Heras: Pedro Churrucaren aita
  • Luis Arroyo: Jaime Churruca
  • Raúl Cancio: Luis Echevarría
  • Manuel Arbó: Echevarría jauna
  • Juan Calvo: El Campesino
  • Vicente Soler: Dr. Vera
  • Fernando Fresno: Aita Palomeque
  • Antonio Armet: Vicente Rojo jenerala
  • Pablo Álvarez Rubio: frantziar komandantea
  • Fulgencio Nogueras: Cervera almirantea
  • Domingo Rivas: koronel ingeniaria
  • Manuel Soto: Almirantea
  • Pablo Hidalgo: Don Luis
  • Ignacio Mateo: Pardo koronela
  • Antonio Zaballos: apaiza
  • Santiago Rivero: kapitan ingeniaria
  • Luis Latorre: Dr. Gómez Ulloa
  • Horacio Socías: Aita priorea
  • Erasmo Pascual: milizianoa
  • Joaquín Regúlez: boluntarioa
  • Raza Zarnad: boluntarioa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]