Masoneria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Framazoneria
Square compasses.svg
Eskuaira eta konpasa,
framazonen ikur nagusia.
Sortzailea Hiram Abif
Jainko Gorena Unibertsoaren Arkiteto Handia
Mota Esoterismo
Jarraitzaileen izena Masoiak edo framazonak
Adarrak Yorkeko Masoneria, Eskoziar Masoneria, Masoneria Mistoa, Giza Zuzenbidea, Menfis-Mizraimen Erritua, Egiptoar Masoneria
Masoi kopuru handiena duen herrialdea Estatu Batuak

Framazoneria edo Masoneria bere burua iniziatiko, filantropiko eta filosofikotzat definitzen duen erakundea da. Haren kide eta jarraitzaileen arabera, egia bilatzeko eta gizakiaren garatze intelektual eta morala lortzeko helburua dute. Masoiak, gizon nahiz emakumeak, logia izeneko oinarrizko egituretan antolatzen dira eta logia horiek, maila handiagoko erakunde batean taldekatzen dira; horri gehienetan "Logia Handia", "Sortaldeko Logia" edo "Prioretza Handia" deritzo.

Europan XVII. mendearen amaiera eta XVIII. mendearen hasiera aldera agertu zen. Egungo masoneria edo "espekulatzailea" sinboloen bitartez irudikatutako moral-sistema partikular gisan deskribatu da. Haren burua formazio-lanabestzat aurkeztu ohi du: eraikuntzaren sinbolismoan oinarritutako metodo berezi batekin, kideek entzuteko, gogoeta egiteko eta elkarrizketarako ahalmena garatzea dute helburu, gero balore horiek beren ingurumenean zabal ditzaten.

Masoneria erakundearen historiak desadostasun ugari agertzen ditu eta haren zio nagusiak hainbat gairen inguruan ibili dira: emakumea masonerian onartzea, sineskera erlijioso eta metafisikoen gaia, eztabaidatutako gaien izatea edo logien lan egiteko era, bai eta masoneriaren erregularitatearen funtsa kokatzen diren oinarriak ere. Gai horiek eta beste batzuei buruzko ikuspuntuak askotarikoak izateak hainbat adar eta korronte masoniko garatzea ekarri du, sarritan, elkar onartu edo elkar aintzakotzat hartzen ez dutenak.

Masoi-logiak Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian hainbat masoi-logia badaude. Hona hemen nagusiak[1]:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Masoneria Aldatu lotura Wikidatan

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]