Edukira joan

Rebecca Guarnakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rebecca Guarnakoa
Bizitza
JaiotzaXIII. mendea
Heriotzaezezaguna ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmedikua, surgeon (en) Itzuli, idazlea eta irakaslea

Rebecca Guarnakoa edo Rebeca Guarnakoa XIII. eta XIV. mendeko[1] mediku, zirujau eta unibertsitate irakaslea izan zen. Erdi Aroan ezagutzen den emakume mediku bakarrenetarikoa da. Bere bizitzari buruzko datu gehienak ez dira ezagutzen, ez jaiotza ezta heriotza data ere. Salernoko familia ezagun bateko kidea zela dakigu[2], baita Salernoko Medikuntza Eskolako irakasle izan zela. De Urinis, De febrius edo De embrione tratatuak idatzi zituen[3][4]. De Urinis liburuak, besteak beste, gaixotasunak diagnostikatzeko gernuaren analisiak egitea gomendatzen zuen.

Salvatore de Renzik XIX. menden Salernoko medikuntzari buruz egindako ikerketan Constanza Calenda, Abella eta Merkuriaderekin batera aipatzen den lau emakume medikuetako bat izan zen[5]. Talde honi Mulieres Salernitanae izena ematen zaio[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1954-, De Martino, Giulio,. Las filósofas : las mujeres protagonistas en la historia del pensamiento. Cátedra ISBN 9788437614403. PMC 36226428..
  2. (Ingelesez) Walsh, James J.. (2011). Old Time Makers of Medicine. Elamedia Group LLC ISBN 9781449550929. (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  3. Kirstin., Olsen,. (1994). Chronology of women's history. Greenwood Press ISBN 9780313288036. PMC 29636971..
  4. Ann., Whaley, Leigh. (2010). Women and the practice of medical care in early modern Europe, 1400-1800. Palgrave Macmillan ISBN 9780230295179. PMC 708738007..
  5. (Ingelesez) «Women's Medical Practice and Health Care in Medieval Europe on JSTOR» www.jstor.org (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  6. 1964-, Oakes, Elizabeth H.,. (2007). Encyclopedia of world scientists. (Rev. ed. argitaraldia) Facts on File ISBN 9781438118826. PMC 466364697..