Reginalden Dorrea
Reginalden Dorrea | |
---|---|
Waterford Treasures | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Munster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Waterfordeko konderria |
Hiria | Waterford |
Koordenatuak | 52°15′38″N 7°06′19″W / 52.260489°N 7.105394°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XIII. mendea |
Ondarea | |
661 | |
Reginalden Dorrea (irlandesez, Túr Raghnaill; ingelesez, Reginald's Tower ) harrizko dorre zirkular bat da, Waterford hirian dagoena, Triangelu Bikingo historikoa esaten den auzo eta ingurunearen mutur batean, itsasadarreko kaien ondoan. Eraikin hau monumentu nazionala da Irlandan. [1]
13. mendearen hasieran eraiki zen hiriaren defentsaren baitan. Bere hedapeneko zatiak XV. mendekoak dira. Historikoki, txanpo-etxe, kartzela eta biltegi militar gisa ere erabili da. Zaharberritu egin da eta 21. egun turistentzako bisitagarri da, erakusketak egoten direlarik bertan.
Dorrearen ondoan, ontzi bikingo berregin bat ezarri dute, Vadrafjordr izenekoa (bikingoek hiriari jarri zioten izena da hori)[2]. Roskildeko (Danimarka) ontzi bikingoen eran egindako 10 metroko luzerako kroskoa du, eta 2012an uretan jarri zuren Waterfordeko eskulangile batzuen lanaren ondoren. Ondoren, dorrearen ondoan jarri zuten.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ P. Canon Power. (1943). «The Town Wall of Waterford» The Journal of the Royal Society of Antiquaries of Ireland 13 (4): 118–136. ISSN 0035-9106..
- ↑ (Ingelesez) «Visit Viking Long Boat and Dragon Slayer Sword with Discover Ireland» Discover Ireland (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).
- ↑ (Ingelesez) «Local Attractions» The Reg Waterford (Noiz kontsultatua: 2024-09-30).