Roskilde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Roskilde
 Danimarka
RD fra bispegaarden.jpg
Roskildeko katedrala
Coat of arms of Roskilde.svg
Administrazioa
Herrialdea  Danimarka
Eskualdea Seelandia eskualdea
Alkatea Joy Mogensen
Postakodea 4000
Geografia
Koordenatuak 55° 38′ 30″ N, 12° 04′ 51″ E / 55.641666666667°N,12.080833333333°E / 55.641666666667; 12.080833333333Koordenatuak: 55° 38′ 30″ N, 12° 04′ 51″ E / 55.641666666667°N,12.080833333333°E / 55.641666666667; 12.080833333333
Roskilde hemen kokatua: Danimarka
Roskilde
Roskilde
Roskilde (Danimarka)
Azalera 212 km²
Altuera 41 m
Demografia
Biztanleria 50.046 bizt. (2016)
Metropolia 80.687
Informazio gehigarria
Sorrera 980
Ordu eremua UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuak Abu Dhabi, Gniezno eta Nanortalik
roskilde.dk/

Roskilde Danimarkako Seelandia eskualdean dagoen hiri handiena da. Bikingoen garaiko hiria da eta 1536. urtera arte berau izan zen Danimarkako hiriburua. Kopenhagetik 30 kilometrotara dago.

Seelandia irlaren erdialdean dago, Roskildeko fiordoaren bukaeran. Oinezkoentzako kale luze baten inguruan kokatzen dira hiriko eraikin garrantzitsuenak, tartean Gizateriaren Ondare den Katedrala.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adam Bremengoak eta Saxo Grammaticus XI-XII mendeetako historialariek diotenez, Danimarkako Harald I erregeak bertan eraiki zuen eliza bat 980. urtearen inguruan eta erregea bertan hilobiratua izan zen. Dena den Roar erregearen izenetik ere etor liteke Roskilde izena, eta honek VI mendera eramango luke herriaren sorrera.

1020. urtean Roskildek apezpikutza eskuratu zuen, Erromatar Eliza Katolikoarentzako Danimarkako herri garrantzitsuena bihurtu zelarik. Roskildeko apezpikurik handiena Absalon izan zen, Danimarkako politikaren eragile nabarmena izan zelarik, eta honek 1170. urtean adreiluzko katedrala eraiki zuen aurreko elizaren gainean. Hurrengo urteetan garapen handia izan zuen. 1.268an esate baterako merkatua egiteko eskubidea lortu zuen.

Kopenhageren gorakadak eta 1536. urteko erreformaren ondorioz katolizismoaren porrotak herriaren gainbehera ekarri zuen. Urte horretan apezpikua Kopenhagera joan zen eta berau bihurtu zen Danimarkako hiriburu berria. Ordutik aurrera suteak, izurriteak eta suediarrekin izandako gerrak baino ez dira kontatzen, tartean dago 1658. urteko Roskildeko Ituna, Danimarka eta Suediaren arteko gerrari amaiera eman ziona.

1847. urtean Kopenhagerekin trenbidez loturik gelditu zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971. urtetik aurrera Roskildeko rock festibala ospatzen da. Europako musika festibal handienetakoa da gaur egun.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilunabarra Roskilden



Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roskilde