Edukira joan

Remedios Gomez-Paraiso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Remedios Gomez-Paraiso
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRemedios Guintu Gomez
JaiotzaMexico1918ko uztailaren 12a
Herrialdea Filipinak
HeriotzaQuezon City2014ko maiatzaren 15a (95 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-biriketako geldialdia
Hezkuntza
HizkuntzakKapampangan (en) Itzuli
tagaloa
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra
KidetzaHukbalahap (en) Itzuli
Kapampangako erreka bat auzoaren aldamenean

Remedios Gomez-Paraiso, Kumander Liwayway ere deitua (Barangay Anao, Kapampanga, Filipinak, 1919Quezon Hiria, 2014ko maiatzaren 15a) Filipinetako Hukbalahap mugimendu politiko armatuko buruzagi bat izan zen. Japoniarren kontra borrokatu zuen II. Mundu Gerran, Luzonen.[1]

Emakumezko buruzagi trebe eta adoretsua zen, bere eskuadroia japoniar okupatzaileen kontrako gudu arrakastatsuetara zuzendu zuena. Gaineratu izan denez, bestalde, Gomez-Paraiso gogoangarria izan da gudura ezpainak gorri distiratsu margotuta zihoalako.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Orejas, Tonette. Liwayway: Warrior who wore lipstick in gun battles. (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]