Remembrance of Earth's Past

Wikipedia, Entziklopedia askea
Remembrance of Earth's Past
Jatorria
Egilea(k)Liu Cixin
Argitaratze-data2000(e)ko hamarkada
Izenburua地球往事
Jatorrizko herrialdeaTxinako Herri Errepublika
Ezaugarriak
Genero artistikoazientzia-fikzioa eta metaphysical science fiction (en) Itzuli
Hizkuntzamandarin txinera

Remembrance of Earth's Past (Txineraz: 地球往事., Dìqiú Wǎngshì, literalki 'Lurraren iragana", baina ingelesetik itzuliz gero, Lurraren iraganaren oroitzapena) Liu Cixin idazle txinatarraren zientzia-fikziozko eleberri trilogia da.

Trilogiaren hiru liburuak dira Hiru Gorputzen Problema (The Three-Budy Problem), Baso Iluna (The Dark Forest), eta Heriotzaren Amaiera (Death's End), txineraz argitaratuak hiruak originalki. Trilogiaren lehen alearen izenburua ere erabiltzen da trilogia identifikatzeko ohikoan.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Trilogiaren funtsa da Lurrak kontaktu egiten duela Alpha Centauri izarraren inguruan garatutako zibilizazio estralurtar batekin, Trisolaris planetako biztanleekin. Gizateriak handik inbasioa datorrela jakingo du, eta mendeetako prestakuntza beharko dute prestatu lurtarrek horri aurre egiteko.[1]

Egokitzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016rako irudiz eta trailerrez Txinan film bat egingo zela iragarri zen,[1] baina proiektua datarik gabe kantzelatu zuten. [2]

2023an Txinan 30 ataleko telesaila estreinatu zen, Hiru Gorputzak (txineraz 三體; pinyin: sān tǐ) Tencent Interneteko erraldoi txinatarraren bideo streaming konpainiaren bidez.[3] Lehen liburuko kontakizuna bakarrik hartu zuen 2023ko denboraldi horrek.[4]

2024an Netfixen 3 Body Problem telesaila estreinatu zen, lehen liburuaren izenburuan oinarrituta (baina triologiaren beste liburukietako pasarteak ere irudikatuz),[5] eta zenbait denboraldiz garatzeko asmoarekin.[6] Ia aldi berean Netflixen lehiakide Peacock zerbitzuak aurreko urteko telesail txinatarraren eskubideak lortu zituela jakinarazi zuen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Lurraren eta Alpha Centauriren arteko bidaiak: zientzia-fikzioan eta agian urte batzuk barru» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  2. «Premiere of Film based on Acclaimed Sci-fi Novel 'The Three-Body Problem' Pushed Back until 2017-News-EntGroup.cn» english.entgroup.cn (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  3. a b (Ingelesez) Hibberd, James. (2024-02-09). «Peacock to Stream Adaptation of ‘Three-Body Problem’ Ahead of Rival Netflix Version» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  4. strikejitsu145. (2023-03-07). «How much of the books does the chinese TV show cover?» r/threebodyproblem (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  5. (Ingelesez) «The Seven Biggest Ways ‘3 Body Problem’ Changes the Book» Esquire 2024-03-21 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  6. «Hiru gorputzak eta estralurtarrak» Berria 2024-03-23 (Noiz kontsultatua: 2024-03-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]