René Dumont
René Dumont | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cambrai, 1904ko martxoaren 13a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Fontenay-sous-Bois, 2001eko ekainaren 18a (97 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa |
Lycée Henri-IV (en) ![]() Institut national agronomique (en) ![]() |
Doktorego ikaslea(k) |
Marc Dufumier (en) ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa, agronomoa, unibertsitateko irakaslea, ekintzaile ekologista eta ingeniaria |
Enplegatzailea(k) |
Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua University of Paris 1 Pantheon-Sorbonne (en) ![]() École nationale d'administration |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | Ekologismoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Berdeak |
René Dumont (Cambrai, 1904ko martxoaren 13a - ibidem, 2001eko ekainaren 18a) frantses agronomia-ingeniaria, soziologoa eta ingurumen-politikaria zen. Paris-Grignon Agronomia Institutuan (Institut National Agronomique Paris-Grignon) irakasle izan zen. NBEko eta FAOko aholkularia eta garapen-bidean dauden herrialdeetako ekonomia-arazoetan aditua zen. Gogor kritikatu izan zuen estatu aberatsek Hirugarren Munduarekiko duten jarrera berekoia. Kubako Iraultzaren ondorengo lehen gobernuaren nekazaritzako aholkulari izan zen. Txinako, Mexikoko eta, batez ere, Afrikako nekazaritza-arazoak ondo ezagutzen zituen. Liburu asko zituen herrialde horietako ekonomiari eta nekazaritzari buruz idatziak. Horietako bat, L’Afrique noire est mal partie (1962).
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.