FAO

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
FAO
FAO logo.svg
Datuak
Mota nazioarteko erakundea, Nazio Batuen sistema eta Nazio Batuen agentzia espezializatua
Herrialdea Italia
Filialak
Gobernantza
Egoitza Erroma
Zeren jabe
Historia
Sorrera 1945
Ordezkatzen du International Institute of Agriculture (en) Itzuli

fao.org


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngInstagram logo 2016.svg

FAO (ingelesez Food and Agriculture Organization, euskaraz Elikadura eta Nekazaritza Erakundea) Nazio Batuen Erakundeko agentzia espezializatua da. Haren helburu garrantzitsuena nazioartean gosearen aurkako lana gidatzea da. FAOren baitan estatu guztiek parte hartzen dute, besteak beste, informazio eta ezagutza trukaketan eta herrialde azpigaratuetako nekazaritza hobetu eta eguneratzeko ahaleginetan. Horrez gainera, gaur egun beste hainbat alorretan ere lan egiten du, hala nola, elikadura segurtasunean, basogintzan, arrantzan, eta abarretan.

1945eko urriaren 16an sortu zen Quebecen. FAOren bulego nagusiak Washingtonen egon ziren hasieran, baina 1951tik aurrera Erroman daude. 2006ko apirilean 190 kide zituen (189 estatu eta Europako Batasuna). FAOren goiburua latinezko fiat panis da; euskaraz egon bedi ogia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]