Rennell eta Bellonako probintzia

Koordenatuak: 11°33′S 160°05′E / 11.55°S 160.08°E / -11.55; 160.08
Wikipedia, Entziklopedia askea
 Salomon uharteak
Administrazioa
Estatua Salomon uharteak
ISO 3166-2SB-RB
HiriburuaTigoa (en) Itzuli
GobernuburuaGeorge Tuhaika (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak11°33′S 160°05′E / 11.55°S 160.08°E / -11.55; 160.08
Azalera671 km²
Demografia
Ordu eremuaUTC+11:00

Rennell eta Bellona Salomon uharteetako bederatzi probintzietako bat da. Bi atoloi ditu, Rennell eta Bellona, bertako Rennellera hizkuntzan, hurrenez hurren, Mu Ngava eta Mu Ngiki. Rennell eta Bellona uharteetan polinesiarrak bizi dira, non Salomon Uharteetako gainerako uharteetan melanesiarrak diren nagusi. Polinesiar hizkuntzen taldean, Samoako taldearekin du lotura rennellerak.

Probintziak 3.041 biztanle zituen 2009ko erroldan, Salomon Uharteetan biztanle gutxien dituen probintzia. Probintziako hiriburua Tigoa da, Rennell uhartean.

Uharteak ikusi zituen lehen europar ezaguna Mathew Boyd izan zen, Londreskoa, Bellona merkataritza-ontziaren kapitaina, 1793an. Hortik datorkio izena atoloietako bati.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]