Reshma Shetty

Wikipedia, Entziklopedia askea
Reshma Shetty

Bizitza
JaiotzaManchester1977ko azaroaren 2a (46 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Deep Katdare  (2011 -
Hezkuntza
HeziketaJames Madison University (en) Itzuli
Kentuckyko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta antzerki aktorea

IMDB: nm2439805 Allocine: 247130 Allmovie: p593489 IBDB: 507591
Twitter: ReshmaShetty Instagram: reshmashetty Edit the value on Wikidata

Reshma Shetty (Manchester, 1977ko azaroaren 2a) Ingalaterran jaiotako aktorea da, ibilbide artistikoa Estatu Batuetan egin duena. Royal Pains telesailean Divya Katdare-en papera betetzeagatik da ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manchesterren jaio zen indiar jatorriko familia hindu batean. 15 urte zituela Estatu Batuetara joan zen eta Richmonden (Virginia) hazi zen[1]. Ahots lehiaketatan arrakasta handia izan zuen eta opera ikasketetan graduatu zen[2]. Kentuckyko Unibertsitatean musika masterra egin zuen eta Cincinnatiko Musika Kontserbatorioan artista diploma eskuratu zuen 2005ean.

2006an Bombay Dreams musikalean emakumezko protagonista izan zen[3] eta Rafta, Rafta... musikalean ere hartu zuen parte. 2009an Royal Pains telesailean Divya Katdare-ren rola betetzen hasi zen eta 2016 artean jarraitu zuen[4]. Ondoren beste telesail batzuetako protagonista izan da, baina ez du halako arrakastarik izan berriz.

Indian Dove markaren ezpainetako barra hidratatzailearen iragarkietako aurpegi ezaguna da.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorken bizi da, Royal Pains bertan grabatzen baita. Bombay Dreams musikalean ezagutu zuen Deep Katdarerekin ezkondu zen 2011ko martxoaren 19an. 2015ean Ariya Eliana jaio zen[5].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filmea Pertsonaia
2007 Steam Niala
2010 Hated Arianna
2012 Delivering the Goods Sarah
2012 Allegiance Leela

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharrak
2007 30 Rock Erditze laguntzailea Atal bakarra
2009–2016 Royal Pains Divya Katdare Protagonista, 104 atal.
2011 The Wendy Williams Show Bere burua
2011 Fashion in Television Bere burua
2012 CSI Miami Jane Caldicott Atal bakarra
2015 Odd Mom Out Rima Bi atal
2016–2017 Pure Genius Dr. Talaikha Channarayapatra Protagonista
2017–2019 OK K.O.! Let's Be Heroes Elodie (ahotsa)
2017-2018, 2020 Blindspot Megan Butani
2018-2019 She-Ra and the Princesses of Power Angella erregina (ahotsa) Protagonista 1-3. denboraldiak
Gonbidatua 4. denboraldia
2019 Madam Secretary Dr. Nimmi Bahri Atal bakarra
2019 Instinct Maya Bhdauri 3 atal, 2. denboraldian

Musikalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filmea Pertsonaia
2006 Bombay Dreams Priya
2007 Rafta, Rafta... Vina Patel

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Reshma Shetty's Bollywood musical adventure» web.archive.org 2009-07-05 (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
  2. «Desis On Cable: Reshma Shetty and Danny Pudi - India Currents» web.archive.org 2011-06-04 (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
  3. (Ingelesez) «Hooray for Bollywood in 'Bombay Dreams'» Daily Pilot 2006-02-24 (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
  4. (Ingelesez) Stephanie S. Lee. (2014). How an Opera Background Led Actress Reshma Shetty to Royal Pains - Mochi Magazine. (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
  5. (Ingelesez) December 02, peoplestaff225 Updated; Am, 2020 11:29. «Reshma Shetty Welcomes Daughter Ariya Eliana» PEOPLE.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Reshma Shetty