Reynier Reael kapitainaren konpainia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Reynier Reael kapitainaren konpainia
Frans Hals, De magere compagnie.jpg
Jatorria
SortzaileaFrans Hals eta Pieter Codde (en) Itzuli
Sorrera-urtea1630(e)ko hamarkada
IzenburuaSchutters van wijk XI onder leiding van kapitein Reynier Reael, bekend als ‘De magere compagnie’, Militia Company of District XI under the Command of Captain Reynier Reael, Known as ‘The Meagre Company’ eta The Meagre Company
Jatorrizko herrialdeaHerbehereak
Amaiera lekuaAmsterdam
Ezaugarriak
Materiala(k)Margo-oihala eta olio-pintura
Dimentsioak209 (altuera) × 429 (zabalera) cm
Genero artistikoaschutterstuk (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaRijksmuseum
BildumaRijksmuseum
InbentarioaSK-C-374 eta SA 7321

Reynier Reael kapitainaren eta C. M. Blaeuw ondoko lotinantaren konpainia, baita ere Reynier Reael kapitainaren konpainia edo Herritar konpainia gisa ezaguna, (nederlanderaz: Korporaalschap van kapitein Reinier Reael) Frans Halsek 1633-1637 artean margotutako margolana da. Erabili zuen teknika olioa oihal gainean izan zen. Luze-zabal handikoa da, 209x429 zm-koa. Gaur egun Amsterdamgo Rijksmuseumen ikus daiteke. Halsek margotu zuen lanen artean ezagunena da.[1]

Margolanaren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeko margolana da. Bertan soldadu multzo bat ikusten dugu, bi izan ezik guztiak zutik. Handi-txikia ia naturala da. Lana enkargu bat izan zen; Halsek ezin izan zuen bukatu eta hori Pietter Codde artistaren eskuetan gelditu zen.

Eszena oso dinamikoa da, batez ere, hainbat pertsonaiaren askotariko jarrerei esker: batzuk aurrera begira daude, beste batzuk irudi-bilduan. Lantzen lerro sigi-sagatsuek dinamismo hori ere indartzen dute.

Orokorrean, jantzien koloreen ondorioz, beltz asko dago margolanean. Halsek efektu hori mugatzeko zilarrezko eta urrezko islak sartu zituen lanean.

Zehaztasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Carrassat, P.F.R., Maestros de la pintura, Spes, 2005. ISBN 84-8332-597-7

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]