Ribagorza
Ribagorza[1] Pirinioetako eskualdea da, Huescako probintzian dagoena, Noguera Ribagorzana eta Cinca ibaien artean.
12.811 biztanle zituen 2006an eta Graus du hiriburu (3.700 biz.).
Ekialdean, mugakide dauka Alta Ribagorçako eskualdea (Lleida).
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ribagorza Tolosako konderriari atxikita egon zen 872ra arte; gero, bertako kondeen esku, independente izan zen XI. mendera arte. 1018 - 1035 artean Antso Gartzes III.a Nagusia Iruñeako erregearen esku egon zen eta honen testamentuaren ondorioz Sobrarberekin batera Gontzaloren esku geratu zen Ribagortza; Gontzalo hil zutenean, berriz, bere anaiorde Ramirok eskuratu eta Aragoiko Erresumaren menpe geratu zen.
Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aren | Benabarre | Benasque | Bisaurri | Bonansa | Campo, Capella | Castejon de Sos | Castigaleu | Chia | Estopiñan del Castillo | Foradada del Toscar | Graus | Isabena | Lascuarre | Laspaules | Monesma y Cajigar | Montanuy | Perarrua | La Puebla de Castro | Puente de Montañana | Sahun | Santaliestra y San Quilez | Secastilla | Seira | Sesue | Sopeira | Tolva | Torre la Ribera | Valle de Bardají | Valle de Lierp | Veracruz | Viacamp y Litera| Villanova.
Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sartaldeko Zerrenda izeneko eskualde handiagoan dago kokatuta, katalunierazko hiztunak dituena alegia. Halaber, ekialdeko aragoierazko hiztunak ere oraindik bizi dira bertan.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ 154. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).