Remiri I.a Aragoikoa

Wikipedia(e)tik
Ramiro I.a Aragoikoa» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Remiri I.a Aragoikoa
Ramiro I de Aragón 01.jpg
Aragoiko monarka

Bizitza
Jaiotza Oibar1006 edo 1007
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Graus1063/9ko maiatzaren 9a
Familia
Aita Antso III.a Gartzez Nagusia
Ezkontidea(k) Ermesenda Foixkoa
Agnes, wife of Ramiro I of Aragon
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Semeno leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria

Remiri I.a Aragoikoa[1]latinez: Ranimiri in Aragone; gaztelaniaz: Ramiro I de Aragón— (1006 edo 1007 - Bartzelona, 1063/9ko maiatzaren 9a), Aragoiko lehendabiziko konde burujabe (1035-1063/9) eta Sobrarbe eta Ribagortzako kondea (1045-1063/9).[2] izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antso III.a Nagusia, Nafarroako erregea eta Antsa Oibarkoa bere maitalea gurasoak zituen. Hala ere ez zuten sasikotzat jotzen, agirietan bere anaiak bezala regulus titulua duelako.

Aita hiltzean Gartzea Naiarakoari utzi zion erreinu osoa[3]. Gartzearen meneko izatekotan Ontzaluri, Sobrarbe-Ribagortzaren gobernua utzi zion eta Remiriri, Aragoikoa. Baina hala eta guztiz ere, testamentua ez zen orobat errespetatu. Ontzalu hil zenean Remirik eskuratu zuen Sobrarbe-Ribagortza eta Fernandok Leongo errege titulua eskuratzean Gaztela-Leongo errege titulua jarri zion bere buruari. Ondoren, Remiri eta Fernando anai nagusiari oldartu eta anaiarteko guda tamalgarriak hasi ziren.

Bere boterea finkatzeko Foix-Bigorreko kondearen alaba ezkondu zuen. Era berean, Erramun Berenger Bartzelonakoa gelditzeko, Antsa alaba Ermengol III.a Urgellekoarekin eta Elisabet Bartzelonakoa Antso Remiritz bere oinordekoarekin ezkontzea adostu zuten. Elkarrekin Laguarres, Lascuarre, Faltzes, Luzás, Viacamp eta Benabarreko gazteluak konkistatu zituen.

Horrexegatik Zaragozako taifak Grausen gaztelua erasotzea erabaki zuen. Zaragozako Al-Muqtadir erregeak berak defendetu zuen, Antso II.a Gaztelakoak zuzendutako armada txiki baten, tartean Rodrigo Díaz de Vivar izeneko zaldun gaztea zuena[4], laguntzaz. Guduan erregea hil zen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Remiri bitan ezkondu zen:

Amuna izeneko maitalea ere bazuen, elkarrekin Antso Remiritz semea izan zuten, Ribagortzako kondea izan zena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Remiri I.a Aragoikoa Aldatu lotura Wikidatan
  1. Nahiz eta Euskaltzaindiaren izendegian Remiri izena ez den ageri, Remiritz deitura bildu da. Remiri izena Erdi Aroko dokumentazioan aurkitzen da, eta baita Remiritegui edo Herremiritegui euskal leku-izenean.
  2. Genealogia
  3. Sesma Muñoz, José Ángel, «El establecimiento de la monarquía aragonesa», La Corona de Aragón, Zaragoza, CAI (Mariano de Pano y Ruata Bilduma, 18), 2000, 19-29. orr. ISBN 84-95306-80-8.
  4. Montaner Frutos, Alberto, El Cid en Aragón, Zaragoza, CAI-Edelvives, 1998. ISBN 84-88305-75-3.


Aurrekoa
Antso III.a Nagusia
Aragoiko kondea
1045-1063/9
Ondorengoa
Antso Remiritz