Ricardo Falla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ricardo Falla
Bizitza
Jaiotza1932 (91/92 urte)
Herrialdea Guatemala
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Ricardo Falla Sánchez (Guatemalako Hiria, 1932ko abuztuaren 30a) apaiz jesuita eta antropologoa. Juan José Falla Sánchez genealogistaren anaia da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Humanitate Klasikoetako eta Filosofiako lizentziatura lortu zuen Ekuadorreko Unibertsitate Katoliko Pontifizioan, Quiton, eta, gero, Teologiako ikasketak egin zituen Innsbrucken (Austria). Antropologian doktorea da Texasko Unibertsitatean. Irakasle izan da Guatemala, Nikaragua eta El Salvadorreko unibertsitate jesuitetan, baita Guatemalako San Carlos unibertsitatean ere.

1983 eta 1992 urte artean, Guatemalako gatazka armatuaren testuinguruan, laguntza pastorala eman zien Ixcán-eko Erresistentzian zeuden Populazio Komunitateei (gaztelaniaz, CPR), Quicheko iparraldeko oihanean.[2] Esperientzia horren emaitza Historia de un gran amor: recuperación autobiográfico de la experiencia en las Comunidad de Población en Resistencia (1995) izeneko liburua da. Bertan, Ixcán-eko oihanean izandako bizipenak kontatzen ditu, Guatemalako armadaren erasoei aurre egiteko mendietan ezkutatu behar izan zituzten hainbat etniako indigena-familiaren ondoan. Lan hori ez da soilik maien errealitatera hurbiltzea, batez ere gatazka armatuan, baizik eta XX. mendearen bigarren erdian eta gaur egun Guatemalako maiei buruzko lan antropologiko, testigantza eta pertsonalen multzo baten parte da.

Hondurasen zortzi urte eman zituen, lehenengo Tocoan (1992-1993), eta gero El Progreson, Yoro (1994-2001) ERIC izeneko taldearen buru zelarik, hausnarketa, ikerketa eta komunikazioan aritzen zena.[3]

2001.urtetik, Santa Maria Chiquimulan bizi da, Totonicapan.[2] Antropologoak idazten jarraitzen du, horren adibide, Plaza Pública egunkarian argitaratzen dituen artikuluak.[4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La conversión religiosa: Estudio de un movimiento de conversión religiosa, rebelde a las creencias tradicionales en San Antonio Ilotenango, Quiché (1948-1970). Tesis doctoral, 1975, Universidad de Texas (Austin)
  • Quiché Rebelde. (Editorial Universitaria, 1987)
  • Masacres de la finca San Francisco, Huehuetenango (Guatemala). (IWGIA, Copenhague, 1983)
  • Esa muerte que nos hace vivir. Estudio de la religión popular de Escuintla. (Guatemala, 1984)
  • Masacres de la selva: Ixcán, Guatemala (1975-1982). (Editorial Universitaria, 1993)
  • Historia de un gran amor: recuperación autobiográfica de la experiencia con las Comunidades de Población en Resistencia. Ixcán, Guatemala. ( Editorial Universitaria de la Universidad de San Carlos, 1995)
  • Juventud de una comunidad maya. Ixcán, Guatemala. (Editorial Universitaria, Guatemala)
  • Alicia. Explorando la identidad de una joven maya, Ixcán, Guatemala. (AVANCSO-Editorial Universitaria, 2005, ISBN 99922-68-35-2)

Artikuluak eta hitzaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • «El movimiento indígena» en Estudios Centroamericanos (ECA), n.º 353, junio-julio de 1978, pp 438-461, Universidad Centroamericana José Simeón Cañas, El Salvador
  • «Genocidio en Guatemala: Visión del pueblo indígena del genocidio que sufre.» en Tribunal permanente de los pueblos, sesión Guatemala, Madrid 27 al 31 de enero de 1983. 1984: Iepala, Madrid

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Homilía. Misa oficiada por Ricardo Falla Sj. .
  2. a b (Gaztelaniaz) «Biografía» Ricardo Falla sj (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  3. (Gaztelaniaz) Ricardo Falla sj. |. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  4. (Gaztelaniaz) «Ricardo Falla» Plaza Pública (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  5. (Gaztelaniaz) Solano, Kattia. «Doctor Honoris Causa - Dr. Ricardo Falla» fcs.ucr.ac.cr (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]