Ricardo Méndez Ruiz Rohrmoser

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ricardo Méndez Ruiz Rohrmoser
Minister of Governance (en) Itzuli

Bizitza
Herrialdea Guatemala
Heriotza2016ko urtarrilaren 1a
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakmilitarra

Ricardo Méndez Ruiz Rohrmoser (Guatemala, ? - 2016ko urtarrilaren 1a) Gobernazio Ministroa Efraín Rios Montten diktaduran.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ileana Valdéz Medranorekin ezkondu eta hiru seme-alaba izan zituen, haien artean Ricardo Méndez Ruiz, Fundación contra el Terrorismoko lehendakaria.[1]

1951ean Eskola Politeknikoan ikasi zuen. 1954ko abuztuaren 2an Ejercito de Liberación Nacional delakoaren amaiera suposatu zuen altxamenduan parte hartu zuen, eta horrek espetxera eraman zuen urte betez. Ondoren, Txileko Karabineroen Eskolan graduatu eta eta Guatemalara itzuli zen 1957an.[1]

1963an, armadaren ofizial gisa, Izabaleko eremuan ari ziren talde matxinoen aurka aritu zen, Marco Antonio zutabearen kontra batez ere, el Chino, Yon Sosa, batez ere. Ondoren, 1980 eta 1982 urte artean, Cobán-en zegoen militarren basean aritu zen Comandate gisa, zeina Quiché eta Alta Verapazeko departamenduak zituen bere menpe.[1]

1982an Rios Montt agintean zela Gobernazio Ministroa izan zen.[1]

2013an Crónica de una vida idatzi zuen, gatazkaren ikuspegi militarra adierazten zuena, baina Ricardo Falla bezalako autoreek obra gaitzetsi zuten, egi guztia ez esateaz gain armadaren krudelkeria guztiak aipatzen ez zituelako.[1]

Hil eta egun batzuetara, 2016ko urtarrilaren 6an Ministerio Publikoak hamar bat atxiloketa agindu argiratatu zituen, haien artean Manuel Benedicto Lucas García, Edgar Justino Ovalle Maldonado eta Ricardo Méndez-Ruiz Rohrmoser, Creompaz kasuan zuten erantzukizunengandik, non legez kanpoko erahilketak eraman zituzten aurrera.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Fallece Ricardo Méndez Ruiz Rohrmoser. (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  2. (Gaztelaniaz) «Los Méndez-Ruiz y su vinculación con el Caso Creompaz» CMI Guatemala 2016-04-14 (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]