Ricardo Tormo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ricardo Tormo
RicardoTormo autografo.jpg
Bizitza
Jaiotza Canals1952ko irailaren 7a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Valentzia1998ko abenduaren 27a (46 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: Leuzemia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak motoziklista eta automobil-pilotua
Izengoitia(k) Ricardet

Ricardo Tormo Blaya (Ayacors de Canals, Valentzia, 1952ko irailaren 7a - Valentzia, 1998ko abenduaren 27a) espainiar moto-pilotua izan zen. Munduko pilotu onenetako bat laurogeiko hamarraldian, zilindro gutxiko motoetan batez ere. Mekanikoen familia batean hazi zen, eta umetan sortu zitzaion moto-zaletasuna. Horrela, gazterik hasi zen lasterketetan parte hartzen, eta sari asko irabazi zituen. Hirurogeita hamarreko hamarraldian bederatzi aldiz irabazi zuen Espainiako Txapelketa, 50 zentimetro kubikotan. 1978an Munduko Txapelketa irabazi zuen, eta 1981ean berriro. Derbi etxeak fitxatu zuen Ángel Nieto txapeldun handiaren ondorengoa izateko, baina 1984an istripu larria izan zuen entrenamenduetan, eta horrek eta beste zenbait osasun-arazo larrik lasterketak uztera behartu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ricardo Tormo Aldatu lotura Wikidatan