Robotikaren Hiru Legeak
Robotikaren Hiru Legeak (Hiru Legeak edo Asimoven Legeak bezala ere ezagunak) Isaac Asimov estatubatuar zientzia-fikziozko idazleak idatzi zituen robotikari buruzko arauak dira. Idazle horrek idatzitako eleberri guztietako robotek bete ditzaten diseinatuak daude. Legeok, lehenbiziko aldiz, 1942ko Runaround (Zirkulu Biziotsua) izenburuko kontakizun laburrean agertu ziren[1]; 1950ean Asimovek Ni, Robota eleberrian bildu zuen kontakizuna.
Honako hauek dira:
- Robot batek ezin dio gizaki bati kalterik egin, ezta gizakiak kalterik jasan dezan utzi edo onartu ere.
- Robot bat gizakien aginduei men egitera derrigortua dago, betiere lehenbiziko legea urratzen ez badute.
- Robot batek bere burua babestu beharra du, betiere horrek lehen eta bigarren legeak urratzen ez baditu.
Zero Legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asimovek bertze kontakizun batzuetan, bertze lege osagarri bat asmatu zuen, Zero Legea; R. Giskard Reventlov robotak izendatu zuen lehenbizikoz eta R. Daneel Olivaw izan zen lege horren arabera jokatu zuen lehen robota. Zero Legea lehen legearen orokortzea da eta honakoa dio:
- 0. Robot batek ezin dio gizateriari kalterik egin, edota gizateriak kalterik jasan dezan utzi edo onartu ere.
Lege horrek R. Daneel Olivaw robota edozeren gainetik gizateria babestera derrigortzen du, bai eta gizaki jakin bakar bat babestera ere. Zero legea Robotak eta Inperioa kontakizunean garatua da eta Sorrera eta Lurra eleberrian paper garrantzitsua jokatzen du.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Egoitz, Etxebeste Aduriz. (2017-06-01). «Gizakien eta roboten gizarte baterantz» Elhuyar Zientzia (kontsulta data: 2025-12-02).