Ni, Robota
Ni, Robota | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Isaac Asimov (1950) |
Argitaratze-data | 1950eko abenduaren 2a |
Generoa | Zientzia-fikzioa |
Jatorrizko izenburua | I, Robot |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | Gnome Press (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Bilduma | Fundazioaren saila |
Orrialdeak | 253 |
ISBN | 978-84-350-3482-1 |
OCLC | 434252597 |
Ni, Robota (ingelesez I, Robot) Isaac Asimov estatubatuar idazleak idatzitako zientzia-fikziozko eleberri bat da. 1940-1950 artean Super Science Stories eta Astounding Science Fiction aldizkarietan argitaratutako kontakizunen bilduma da. 1950eko abenduaren 2an bilduma edo liburu honetan argitaratu ziren.
Idazle honek idatzitako Fundazioaren sailaren barneko liburua da.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ni, Robota Robotikaren Hiru Legeen sorrarazten dituzten moral arazoei buruzko kontakizun bilduma bat da. Kontakizunek robotika adituek aurre egin beharko dieten hainbat egoera agertzen dituzte, hauetan gizakiaren adimenak paradoxa eta ariketa intelektual korapilatsuei konponbide bat eman beharko die, gainera gaur egungo gizakiek teknologia unibertsoan bizi duen egoerari buruzko hausnarketa ere egiten da. Kontakizun hauetako hainbaten protagonista robopsikologian aditua den Susan Calvin da.
Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "Sarrera"
- "Robbie" (1940, 1950)
- "Sorgin-gurpil" (1942)
- "Arrazoia" (1941)
- "Harrapatu Untxia" (1944)
- "Liar!" (1941)
- "Robot Txiki Galdua" (1947)
- "Ihesa!" (1945)
- "Ebidentzia" (1946)
- "Gatazka sahiesgarria" (1950)
Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- I, Robot (filma): 2004ean Alex Proyasek zuzendu eta Will Smith aktoreak antzeztua.