Rocío Vitero Pérez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rocío Vitero Pérez


Gasteizko Udaleko zinegotzia

2019 -
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1980 (43/44 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaUNED
Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakgizarte-langilea eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

Rocío Vitero Pérez (Gasteiz, 1980) gizarte-langilea eta gizarte-mugimenduetako ekintzailea eta euskal politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizen jaio zen 1980an. 2009. urtean UHUNen Osasun Mental Komunitarioko profesional programa bat egin zuen. 2011n, Gizarte Bazterketari, Integrazioari eta Herritartasunari buruzko masterra, UHUNen eskutik. Eta 2013. urtean Gizarte Lanean graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.[1]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte politikak gainbegiratzen aditua da eta adineko pertsonen egoitzetan eta presoen gizarteratzean laguntzaile gisa lan egin du.[2] Aterpe Udal Zentroko arduraduna izan zen, gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonentzako Gasteizko harrera-zentroan, eta Arabako Hiesaren Aurkako Batzordeko kudeatzailea da.[1][3] EAPN Euskadiko (Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Europako Sarea) lehendakariordea izan zen, eta gizarte- eta boluntario-mugimenduetan parte hartu du.[4][1]

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal-hauteskundeetan, Gasteizen, EH Bilduren zinegotzi hautatu zuten, gizarte-politiketan eta Ogasun, Sustapen Ekonomiko eta Merkataritza arloetan erantzukizunak emanez.[5][6]

2022ko maiatzean, EH Bildu koalizioak Vitero berretsi zuen Gasteizko 2023ko udal-hauteskundeetan alkatetzarako hautagai gisa.[7][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Sitio web del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - Rocío Vitero Pérez» www.vitoria-gasteiz.org.
  2. «Rocío Vitero será la candidata a la alcaldía por EH Bildu Gasteiz y Unai Fernández de Betoño irá de segundo» EITB 2022-05-23.
  3. Gómez, Un reportaje de Carlos Mtz Orduna Fotografías José Ramón. (2017-04-02). «Sidálava celebra sus tres décadas» Diario de Noticias de Álava.
  4. Munain, Naiara López de. (2016-04-25). «Voz a los excluidos» Cadena SER.
  5. 20minutos. (2019-03-25). «Larrion (EH Bildu) quiere liderar un gobierno "amplio" con "todas las fuerzas que quieran que Vitoria avance"» www.20minutos.es - Últimas Noticias.
  6. Ortega, David. (2022-05-23). «Rocío Vitero, candidata de EH Bildu a alcaldesa de Vitoria» Diario de Noticias de Álava.
  7. «EH Bildu confirma a Rocío Vitero como su candidata a la Alcaldía de Vitoria» El Correo 2022-05-21.
  8. EP. (2022-06-11). «Rocío Vitero se compromete a construir una Vitoria "donde todos vivamos mejor"» Diario de Noticias de Álava.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]