Rocket Man (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rocket Man (abestia)
Elton Johnen, Kate Bushen eta David Fonsecaren Itzuli musika-konposizioa eta abestia
Argitaratze-data 1972
Jatorrizko izenburua Rocket Man
Ezaugarriak
Hizkuntza ingelesa
Ekoizpena
Ekoizlea baliorik ez
Hitzak Bernie Taupin Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Elton John

Rocket Man (ingelesez Astronauta, literalki Suziriko Gizona) Elton John eta Bernie Taupin ingeles musikarien abesti bat da, Elton Johnek abestua. 1972ko apirilaren 14an single modura plazaratu eta urte berean Honky Château diskoan argitaratu zen. Fil, telesail eta iragarki ugarietako soinu banda edo doinua izan da.

Elton Johnen abesti ezagunenetakoa da, gaiari dagokionez, 1951ko Ray Bradbury estatubatuar idazlearen The Illustrated Man liburuko izenburu berdineko The Rocket Man kontakizun laburra eta 1969ko David Bowie ingeles abeslariaren Space Oddity abesti ezagunaren eragina du.

Abestiak Marteruntz bidaiatuz espaziontzi batean bakar-bakarrik doan astronauta baten sentimendu kontrajarriak deskribatzen ditu, alde batetik bere lanbidearen betebeharra eta bestetik bere familia Lurrean utzi beharraren etsipena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]