Rodolfo II.a Borgoinakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rodolfo II.a Borgoinakoa

912 – 937
Aurrekoa Rodolfo I.a Borgoinakoa
Ondorengoa Konrado III.a Borgoinakoa

Italiako erregea
922 – 926
Aurrekoa Berengario Friulikoa
Ondorengoa Hugo Arleskoa

Jaiotza c.880
Heriotza 937ko uztailaren 11
Ezkontidea(k) Berta Suabiakoa
Senideak aita: Rodolfo I.a Borgoinakoa
ama: Willa Proventzakoa

Rodolfo II.a Borgoinakoa (c.880 - 937ko uztailaren 11) 912-937 bitartean Borgoinako erregea eta 922-926 bitartean Italiakoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rodolfo I.a Borgoinakoaren semea zen. Juraz bestaldeko lurraldeen konkista amaitu zuen eta Italiako errege izendatu zuten 923. urtean, Piacenzako hiritik hurbil Berengarioren gudarostea menderatu zuenean. Burgundia Behereko errege Hugo Arleskoak egotzi zuen Rodolfo II.a, ordea, eta Italian inolako lehiarik izan ez zedin, itun bat sinatu zuten bi erregeek: Rodolfok Burgundia Beherea bereganatu zuen, Italiako koroaren gaineko eskubideari uko egitearen truke. Gisa horretan sortu zen Bi Burgundietako Erresuma[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Frankish Kings of Italy historyfiles.co.uk . Noiz kontsultatua: 2016-05-23 .