Ronald Opus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ronald Opus
SortzaileaDon Harper Mills (en) Itzuli
Datu biografikoak
Heriotza1994ko martxoaren 23a
Sexuagizonezkoa

Ronald Opus fikziozko istorio baten pertsonaia nagusia da. Don Harper Mills forentse amerikarrak 1987 urtean asmatu egin zuen. Lehenengo aldiz Amerikar Forentseen Akademian, Harper bere presidentea izanda, jendaurreko hitzaldi batean azaldu zuen kasua, erakusteko nola gertakizun txikiak eragipen juridikoak asko aldatu ahal dituzten.

Istorioa oso famatua egin da Estatu Batuetan, bereziki interneten argitaratu ostean. Bestalde, fikziozko kasu honi buruz filmak egin dira, hala nola, 1999 Magnolia, Paul Thomas Anderson zuzendariarena.

Kasua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzitegiko mediku bati bati berrogei bat urteren gizon baten gorpua heldu zaio gorputegira. Gorpua Ronald Opusena zen eta forentseak autopsian eskopeta tiro batek hil zuela adierazi du.

Baina gakoa zertan datza: Opusen gorpua leiho garbitzaile batzuen segurtasun sareen aurkitu zutela, gizona hamargarren pisu batetik salto egin zuelako, bere buruaz beste egiteko. Bederatzigarren pisuan, baina, tiro batez jo zuten, gela horretako leihoak hautsiz.

Nahiz eta, Opusen helburua beteta egon, hilda egotea, forentseak espedientean homizidio bat izan zela esan zuen. Horregatik, polizia kasua aztertzen hasi behar.

Bederatzigarren pisuko leiho hautsien gelan bi adineko bizi ziren, agure eta atso bikotea. Hauek oso eztabaida larria izan zuten eta gizonak bere eskopeta zaharrarekin bere emakumearengana apuntatu eta tiro egin zion, baina perdigoiak desbideratu, leihoa hautsi eta Opusen buruan jo zuten. Hala ere, zaharrek esaten zuten ez zekitela eskopeta kargatuta zegoenik eta askotan eztabaidetan gizonak emakumea mehatxatzen zuela bere eskopeta zaharrarekin, baina beti kargatu gabe. Horregatik, poliziak kasua aldatu zuen, aldez aurretik pentsatutako hilketa izatetik, homizidio zuhurtziagabera.

Hala ere, kasua oraindik ere korapilatsuagoa bihurtuko zen. Bikote horretako agurea eta atsoa Opusen gurasoak zirela jakitean. Gainera, Opusen lagun batek aitortu zuen Opusek kontatu ziola bere aitaren eskopeta zaharra kargatu zuela bere amak oinordetza utziko ez ziolako eta horrela, bere aitak eztabaidaren batean bere ama hilko zuen, testamentua egin baino lehen.

Azkenean, polizia kasua berriro ere aldatu zuen: suizidiora.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]