Rotonda enparantza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rotonda enparantza
2016 Pantheon (Rome) - 001.jpg
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Rome
Italiako udalerriErroma
Koordenatuak 41° 53′ 58″ N, 12° 28′ 36″ E / 41.89930556°N,12.47675°E / 41.89930556; 12.47675Koordenatuak: 41° 53′ 58″ N, 12° 28′ 36″ E / 41.89930556°N,12.47675°E / 41.89930556; 12.47675
Zabalera 40 m.
Luzera 60 m.

Rotonda enparantza (italieraz: Piazza della Rotonda) izenekoa, Erromako enparantza ezagun bat da, Agriparen Panteoia baitago bertan. Pigna rionean kokaturik dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piazza della Rotonda ("biribilaren enparantza") Agriparen Panteoiaren itxura biribilak ematen dio, Santa Maria Rotonda ezizena duenak hain zuen ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panteoia bera aintzanatik toki berean egon bada ere aurreko eremuak aldaketa handiak izan ditu historian zehar. Inguruan txabolak eta dendak ezarriz joan ziren eta XV. mendean Eugenio IV.a Aita Santuak enparantza mugatu eta zolatu egin zuen. 60 metrotako luzera eta 40 metrotako zabalera eman zion.

1809an Napoleonek Italia konkistatu zueneanPanteoi inguruko eraikinak behera botatzea erabaki zuen, baina Ffrantsesen egonaldia laburregia izan zen proiektua aurrera eramateko. XIX mendean hegaztien merkatua ezarri zen eta sona handia eman zion.

Iturria eta obeliskoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gregorio XII.ak 1575ean ezarri zuen Giacomo Della Portak eraikitako iturria eta 1711n Klemente XI.ak gehitu zion obeliskoa.

Irudia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rotonda enparantza eta atzean Agriparen Panteoia.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rotonda enparantza Aldatu lotura Wikidatan