Roussillongo ediktua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roussillongo ediktua
Irudia
MotaEdiktu
HerrialdeaFrantziako Erresuma

Roussillongo ediktua (frantsesez: 'Édit de Roussillon') 1564an Frantzian ezarri zen legea izan zen, estatu osoan urtea egun berean hasteko, hau da, urtarrilaren 1an.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaia batean Karlos IX.a Frantziakoak jakin zuen, elizbarrutiaren arabera, urtea Gabonetan hasten zela (Lyonen bezala), martxoaren 25ean (Viennen bezala), martxoaren 1ean, edo Pazkoan. Erresuma osoko urte berriaren data bateratzeko, artikulu bat gehitu zion 1563ko urtarrilean Parisen prestatutako ediktu bati, Roussillonen 1564ko abuztuaren 9an aldarrikatu zena.[2] 1567ko urtarrilaren 1ean hasi zen aplikatzen. Ediktuaren 42 artikuluak justiziarekin zerikusia zuten gaiei buruzkoak ziren, azken laurak izan ezik, erregea Roussillonen egon zen bitartean gehitutakoak. 39. artikuluan iragarri zen handik aurrera urtarrilaren 1a izango zela urtearen hasiera-data.

Gregorio XIII.a aita santuak, egutegi gregorianoa 1582an hartuz, neurri hau kristautasun osora zabaldu zuen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ludovic Lalanne: Dictionnaire Historique de la Francia, I. liburuki, 84. or., 1877, 1968an berrargitaratuta: Burt Franklin, Nueva York, 1968.
  2. https://www.catalunyamagrada.cat/es/actualidad/ya-es-ano-nuevo-por-que_2176832102.html
  3. https://www.clubmitsubishiasx.com/faq/quien-creo-el-mes-de-enero

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]