Royal Society of British Artists

Wikipedia, Entziklopedia askea
Royal Society of British Artists
Datuak
Motaerakundea
Historia
Sorrera1823

Royal Society of British Artists (RBA) Erresuma Batuan 1823an sortutako arte erakundea da. Hasierako izena Society of British Artists eta Royal Academyren alternatiba gisa sortu zen.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran hogeita zazpi kiderekin hasi zen, baina 1876. urtetik aurrera berrogeita hamar kide izan zituen. Gaur egun 115 kide hautetsi ditu, eta urtero Londresko Mall Galleriesen erakustaldi bat egiten dute;[2] aurretik elkartearen galeria John Nashek Suffolk Streeten diseinatutako eraikuntza izan zen. Viktoria erreginak Errege Gutuna eman zien 1887an. Beste zortzi elkarteekin batera Artista Britainiarren Federazioa osatzen dute. Federazioak Trafalgar Squaren dauden Mall Galleries kudeatzen ditu.[3][4]

1823-1985 bitarteko elkartearen erregistroak zein lanak Victoria and Albert Museumen gordetzen dira.

Presidenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partaide ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]